Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Crossover. Solasaldia. Robin Green: de la Rolling Stone a Los Soprano y Doctor en Alaska

2024/04/17 19:00 - 21:00

KM Kulturuneak eta Kultur Factoryk antolatutako solasaldia, Crossover festibalaren barruan:

Robin Green: de la Rolling Stone a Los Soprano y Doctor en Alaska.

Robin Greenek Rolling Stone-en urrezko aroko artikulu aipagarrienetako batzuk idatzi zituen (New Mexicoko Dennis Hopperri buruzko erreportajea, adibidez), baina ez zuten inoiz merezi bezala aitortu aldizkarian. Izan ere, Jam Wenner sortzaileak kanporatu egin zuen, Kennedyetako batekin enkargu bat betetzeari uko egin ziolako, munduko musika prentsaren imajinario mitikoan betirako geratuko zen eta bere liburuan kontatzen duen gertaera batean.

Hala ere, Robin Greenek gidoilari eta telebista ekoizle gisa egindako ibilbide profesionala oso arrakastatsua izan da. Izan ere, sari garrantzitsuenetako batzuk eman dizkiote telesailen munduan egindako lanari. Saio honetan, Northern Exposure eta The Sopranos telesailetan egindako lanagatik lortutako hiru Emmy sariez eta bi Urrezko Globoez ere hitz egingo du.

Partaideak: Robin Green; Ylenia Benito

(Hizkuntza: ingelesez, gaztelaniazko aldibereko itzulpenarekin)

Ekitaldiaren bideoa ikusi

Google Calendar-era gehitu

Areto nagusia

Donostia

Agenda KMK