Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Solasaldia. "Literaturaren itzulpena hizkuntza gutxituetara"

2024/05/30 19:00 - 21:00

KM Kulturuneak antolatutako solasaldia, Garaikidetasunaren krisia zikloaren barruan:

Literaturaren itzulpena hizkuntza gutxituetara.
Historiaren eta egungoaren lezioak.

Sortu zirenetik, gizakia eta literatura itzuli egin dira. Baina hizkuntzaren eta kulturaren egoera ez dira beti eta alde guztietan berdinak izan. Zer ikasi haietatik? Zertan aberasten gaitu literatur itzulpenak? Zein da, gaur egun, literatur itzulpenaren egoera? Zer baldintzatan egiten da? Zertan oinarritu beharko litzateke, gure kasuan, itzulpenaren politika edo estrategia bat, literatur itzulpenak izan dezakeen eragin guztia izan dezan?

Josu Zabaleta Cortaberria (1948). Filosofian lizentziatua, Martuteneko Itzultzaile Eskolako irakaslea izan da. 172 liburu itzuli eta argitaratu ditu, jatorrizko hizkuntza ezberdinetakoak, hala nola gaztelania, frantsesa, italiera, ingelesa, portugesa, katalana, galegoa, latina, errusiera. Senez aldizkariaren sortzailea eta zuzendaria 6 urtez izan zen; baita Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartearen (EIZIE) sortzaileetako kidea eta lehen 8 urteetan Idazkari Orokorra. 1993tik 1996 arte, Nazioarteko Itzultzaileen Federazioko Hedadura Txiki eta Ertaineko Hizkuntzen Batzordearen lehendakaria izan zen. Euskarazko literatura itzulpenaren saria bi aldiz jaso du, 2001ean eta 2007an; Kultur Ministerioak ematen duen Espainiako Itzultzaile baten Obra Osoaren saria ere jaso zuen 2013an.

Partaideak: Josu Zabaleta; Juan Ignacio Etxart

(Hizkuntza: euskara)

Ekitaldiaren bideoa ikusi

Google Calendar-era gehitu

Areto nagusia

Donostia

Agenda KMK