Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2023/01/13
MugikortasunaErrenteriako prestakuntza-zentroa bakarra da Gipuzkoan ezarri berri den ziklo hau emateko. Oraingoz, Espainiako zentro oso gutxitan dago eskuragarri. Nabarmentzekoak dira Mugikortasun Ekologikoko Eredu Berrirako prestakuntza berritzaile eta espezializatuagatik. Eredu honek energia ez-kutsatzailearen alde egiten du, hala nola hibridoa, elektrikoa edo hidrogenoa.
2023/01/11
MugikortasunaAparkaleku berriak barrutiko egoiliarren premia nabarmenetako bati erantzuten dio, gaueko erabilera esklusiboa izango baitute. Obrak ia 800.000 euroko inbertsioa eragin du, eta aurreikusitako hiru hilabete eta erdiko epean egin da. Aparkalekuak 198 plaza ditu —horietatik sei mugikortasun urriko pertsonentzat dira—, eta beharrezko zerbitzu guztiak ditu, hala nola argiztapena, asfaltatzea, seinaleztapen egokia eta irisgarritasuna. Bi sarbide ditu, bat Euskadi etorbidetik eta bestea Aduana kaletik.
2023/01/09
MugikortasunaRafaela Romero Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatuak Irizarren Ormaiztegiko egoitza bisitatu du gaur, datozen hilabeteetan lurraldeko errepideetan ibiliko diren autobus berriak ezagutzeko. 5 milioi eurotik gorako inbertsioarekin, Lurraldebusek 16 ibilgailu berri sartuko ditu bere flotan, Irizar i6s Efficient, Gipuzkoako konpainiaren puntako modelokoak.
2022/12/27
Lurralde antolaketaProiektu honekin bizikleten eta oinezkoen bide bat eraikiko da ospitalerako sarbidearen eta GI-631 errepidearen bidegurutzeko biribilgunearen artean
2022/12/27
MugikortasunaRafaela Romerok, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren presidenteak, Espainiako Gobernuaren konpromiso eta koherentzia politikoa aitortu ditu, eguerdi honetan iragarritako garraio publikorako laguntzei eutsiko zaiela iragarri ondoren. Laguntza horien bidez, MUGI bezalako garraio-titulu multibiatuak %30era arte diruz lagunduko dira, 2023an tarifen %50erainoko beherapena manten dezaten
2022/12/22
MugikortasunaAndoaingo Udaleko Berdintasun Lansailak sustatzen du «Mapa morea», Mugikortasuneko Foru Departamentuaren babes ekonomikoarekin, eta eguneratu da herritarren partaidetzako prozesu aktibo baten bidez. Helburua zen hiriko espazio publikoetan ongizatea eta herritarren bizikidetza izatea nagusi, inklusioa, eta, bereziki, genero berdintasuneko irizpideak, kontziliaziorako eta zaintzetarako mugimendu beharretan jarrita arreta, argi izanda ezinbestekoa dela kaleak, plazak eta Andoaingo gainerako espazioak gizon eta emakumeek berdintasunez erabili eta gozatu ahal ziatea.
2022/12/20
MugikortasunaElektrizitatez eta eguzki energiaz ibiliko den katamarana eraikitzeko aurreproiektua eta proiektua idazteko, 49.000 euroko dirulaguntza emango du
2022/12/20
MugikortasunaMUGI erabiltzen duten herritarrek 2023an jarraituko dute jada dauden deskontuen gaineko % 50eko beherapena jasotzen. GGLAren batzarrak berretsi egin du deskontu horiek azaroaren 29an egindako batzordean mantentzeko aho bateko erabakia