Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Erakusketa: "Afrotopia"

2022/05/26 00:00 - 23:59

Donostiako Aiete Kultur Etxean, Donostiako Giza Eskubideen XIX. Zinemaldiaren barruan, Héctor Mediavillak Afrotopia argazki erakusketa kolektiboa aurkezten du.

Afrotopia erakusketa kolektibo bat da, non hogeita hamabost argazkilari afrikar gaztek hiru Acerca (AECID) tailerretan egindako lanen aukeraketa bat jasotzen den. Tailer horiek Héctor Mediavillak diseinatu eta eman zituen Dakarren (Senegal), Niameyk (Niger) eta Bamakok (Mali) 2017ko azaroan.

Afrotopia osatzen duten 58 argazkiek ingurumenari, iraunkortasunari, globalizazioari, emakumeek gizartean duten rolari, gazteen amets eta asmoei edo Afrikako kontinenteko tradizioari buruzko gogoeta egiteko aukera ematen dute.

Argazki erakusketak Felwine Sarr idazle, ekonomialari eta musikari senegaldarrak sortutako terminoaren izena hartzen du: AFROTOPIA. Sarr liburuan afrikar kontinenteari begiratzeko modu berri bat planteatzen du, deskolonizazio mentalaren alde eginez eta utopia aktibo bat proposatuz, non kontinenteak bere proiektua garatuko duen, egungo paradigma birpentsatuz eta kanpotik ezarritako parametroetatik urrunduz.

Ordutegia:

Asteartetik ostiralera: 16: 00- 20:30
Larunbatetan: 10: 00-14: 00/16: 30-20: 00
Igandeetan: 10: 00-14: 00.
Itxita astelehen eta jaiegunetan
Aste Santua (apirila 11-24)
Asteartetik ostiralera: 10: 00-14: 00
Larunbatetan: 10: 00-14: 00/16: 30-20: 00
Igandeetan: 10: 00-14: 00.
Itxita astelehen eta jaiegunetan (14-18)
Antolatzaileak: Afrika Ezinbestekoa Gipuzkoa, Donostia Kultura

Laguntzailea: Donostiako Udala 








 

Google Calendar-era gehitu

~Bestelakoak

Kultura

Donostia


Informazio gehiago