Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Katxalin VIII. Martxa bularreko minbiziaren laguntzaren alde

2022/10/31 11:00 - 15:00

Marea arrosa Donostiara itzuli da! Batu egingo zara? - 2022ko urriaren 30ean, igandea, Katxalin Martxa Solidarioaren 8. edizioa ospatuko da, goizeko 11: 00etan Donostiako Alderdi Ederren. Ibilaldiaren irteera eman aurretik, beroketa gidatuko jarduera bat egingo da. Ibilbidea Saguesen, Bakearen Usoraino egingo da, Zurriola pasealekutik Alderdi Ederrera itzuliz.

Aurten, berritasun gisa, online izena emateko aukera dago, webgune honen bidez. Inprimakian, martxaren kamiseta jasotzeko, Eroski denda edo Katxalin puntu bat aukeratu ahal izango duzu. Behin izena emanda, mezu elektroniko bat jasotzen da, martxari buruzko argibide eta informazio guztiekin. Oso erraza da!

Aurrez aurre prezentzialki maduan izena emateko aukera ere egongo da. Horrela egin nahi duten guztiek Eroski Gabera edo Eroski Urbilera joan ahal izango dute urriaren 3tik aurrera.

Indarra dugu borrokan jarraitzeko! - Ekitaldi hau bultzada ekonomiko handia da ikerketarako, eta KATXALINentzat ere bultzada emozional handia da gure lana egiten jarraitzeko laguntza ematen diguten hainbeste pertsonaren animoa eta maitasuna jasotzea.

Google Calendar-era gehitu

Kirola

Kirolak

Donostia


Informazio gehiago