Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Erakusketa: Bikaren Itzulera

2023/03/16

-

2023/04/22

Tolosako Aranburu Jauregiak Ura Iturralde Larrañagaren "Bikaren Itzulera: Ivankiv-era Bidai Bat Errusiar Okupazioaren Ondoren" erakusketa antolatzen du. 2022ko otsailaren 24an, goizaldean, Ukrainaren inbasioari ekin zion Errusiak. Lehen egunetan, eraso militarrak egin zituzten zenbait frontetan; ekialdean ere egin zituzten erasoak Donbass eskualdean nagusitzeko helburuarekin; eta iparraldean ere bai, Bielorrusiatik, eta horrela lortu zuten Ivankiv eskualdea okupatzea, Txernobyldik barrena.

Erakusketa honek historia bat kontatzen du: Bika eta haren bi familien historia, hain zuzen. Familia bat biologikoa, Ivankiv eskualdekoa eta beste familia Tolosako harrera-familia.

Aldizkakotasuna: Asteartetik larunbatera (17:30-20:30)
Tokia: Aranburu Jauregia

Google Calendar-era gehitu

Erakusketa

Gizarte Politika

Kultura

Tolosa


Informazio gehiago