Evento
Organoak plazara
12/04/2024
-21/04/2024
Musikenek eta Gipuzkoako Diputazioak ORGANOAK PLAZARA 2024 zazpigarren edizioa antolatu dute apirilaren 12tik 21era. Ziklo hau Gipuzkoako organo ondarea eta organo errepertorioa jendeari hurbiltzeko asmoz egiten da, askotariko jarduerak dituen programa moldakor baten bidez.
Aurten zikloak aurkezten duen kartela bere kalitate eta tamainagatik Europako organo jaialdi handien neurrikoa da eta apirileko bi astebururen inguruan antolatu da.