Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Sagardo astearen 17. edizioa: Igartubeiti baserriko dolarea martxan urriak 10etik 19ra

Sagardo astearen 17. edizioa: Igartubeiti baserriko dolarea martxan urriak 10etik 19ra

Aurten baserria sagarraren ziklo jasangarriaren inguruan kontzientziatzen ahaleginduko da.

2018/10/08

Aurten baserria sagarraren ziklo jasangarri eta naturalaren inguruan kontzientziatzen ahaleginduko da, bertako komunitatera hurbilduz eta ekimenera kide bezala gehituz. Jardueran baita mugikortasun jasangarriaren eredua txertatuz ere.  

Edizio honetan, Juan Mari Beltran musikariak, Rafa Gorrotxategi, gozogileak, Dani Lasa,  sukaldariak eta Jakoba Errekondo agronomoak eta paisajistak, guztiak sortzaileak,  eskainitako hiru tailer izango ditugu.

Igartubeiti Baserri Museoak, urteak daramatza, baserria ondarearen ardatza dela kontutan izanik, bere aberastasuna lantzen, bere zaintzatik, errespetutik, ingurunearen, bere baliabideen, erabilpenen eta eskaintzen dituen zerbitzuen arteko oreka bilatuz.  

# Ziklo naturala eta jasangarria

Urteko jarduera puntual bat izatetik haratago, Sagardo Astea, negutik udazkenera bitartean garatzen den prozesu baten, sagarraren ziklo naturalaren emaitza da. Igartubeititik, edizio honetan, unibertso guzti hau testuinguruan kokatu eta berreskuratu nahi izan dugu, jarduera eta esperientzia ezberdinen bitartez, tailerrak, sagar erakusketa, dastaketak, bisitariei igortzeko asmoz,

Helburu nagusia baserri dolarearen kutur ondarea, hau da, dolarea martxan ipintzearen prozesua, bere testuinguru sozial, kulturalean eta jasangarrian kokatzea da.

Sagarra dolarean jo aurretik, lan ezberdinak burutu behar izan dira, besteak beste, sagarrondoak zaindu, hauen izerdialdia, loraldia, sagar aleen hazkundea eta bilketa. Prentsaketa eta kupeletan gertatzen den zukuaren fermentazioaren ondoren, martxoan, Barrikote festa ospatzen dugu, sagardoaren dastaketarekin.

2 . # Bertako komunitatea kide gisa

Igartubeiti bertako komunitatearen, Ezkioko eta Urola Garaia eskualdeko, partaide eraginkorra da, kultur arloko eta ingurune sozialaren dinamizazio eragilea da.

Testuinguru honetan, landa ingurunea jarduera honen ardatz nagusia dela kontutan izanik, bertako baserritarren sagar uzta jaso dugu Igartubeitiko dolarean zanpatzeko. Aurtengoa ez da izan sagar urtea, dena den, datozen urteetan ildo hau jarraituko dugu. 

Sagardo Asterako antolatzen dugun programak eragina du bertako gizarte sarean, eragile ezberdinen arteko benetazko lankidetza garrantzitsuari mesede egiten dio eta dolare baserrira sorkuntza hurbilpen bat sustatzen du. Esate baterako, Karmakros antzerki taldeak antzespenak eskainiko ditu urriak 12, 13 eta 14ean 11:30etatik Aurrera. Bestalde, argazki lehiaketa Argazkia (Urretxu) eta Ikatza (Legazpi) elkarteekin lankidetzan antolatzen dugu.   

3. #Mugikortasun jasangarria

Aurtengo edizioan Igartubeitin garraio publikoa erabiltzea erabaki dugu museoko parking-eko kotxe pilaketak ekiditzeko asmoz. Urriak 12, 13 eta 14ean DOAKO autobus zerbitzua eskainiko da 10:00etatik 14:30etara, Santa Lutziko industria gunetik. Ezingo da baserrira kotxean igo.   

4. #Sortzaileen tailerrak. Berrikuntza

Igartubeiti Baserri Museoak “Sagar tentagarriak” tailer gastronomiko sentsoriala antolatzen du, Rafa Gorrotxategi gozogileak eskainia, urriak 27an, 16:30etatik 18:30etara.  4 urtetik gorako haurrak dituzten familiei zuendua. Gehienez 15 parte hartzaile. Izen emateak: igartubeiti@gipuzkoa.eus; 943 72 29 78.

Bestalde, museoak “Sagarretik sagardora. Sagardotik ozpinera” tailer dastaketa antolatzen du azaroak 25erako, 12:00etatik 14:00etara. Dani Lasa,  sorkuntza lankidetzaren inguruko egitasmoak sustatzen dituen sukaldariak eta Jakoba Errekondo agronomo eta paisajistak eskainia. Helduei zuzendua. Gehienez 20 parte hartzaile. Izen emateak: igartubeiti@gipuzkoa.eus; 943 72 29 78.

Era berean, Juan Mari Beltranek, euskal herriko musikaren ikertzaile, eragile eta irudi garrantzitsuenetakoak Kirikoketaren inguruko bi tailer praktiko eskaini ditu, irailak 29an eta urriak 6an, Igartubeitiko dolarean. Kirikoketa, sagarrak jotzean sortzen den erritmo soinua da.

PROGRAMA:

ESPERIENTZIAK:

Igartubeitiko dolarea martxan!

Astean zehar urriak 10, 11, 15, 16, 17, 18 eta 19an, sagar zanpaketak egunero izango dira goizez, 11:30etatik aurrera. 

Asteburuan eta jai egunean, urriak 12, 13 eta 14ean, prentsaketa bakarra izango da, 12:00etan.  

Prentsaketa bakoitza egin aurretik, Kirikoketa burutuko da, sagarrak jotzean sortzen den erritmo soinua da. Igartubeiti Baserri Museoak, garai batean baserriko dolareetan ohikoa zen jarduera hau balioan ipintzeko eta berreskuratzeko asmoz, Juan Mari Beltranek eskainitako bi tailer praktiko antolatu ditu.

Antzespenak

Urretxu-Zumarragako Karmakros antzerki taldekoek, XVII. mende hasieran baserrian bizi izandako Kortabarria familia antzeztuko dute.

XVI. mende bukaerako eta XVII. mende hasierako janzkerekin jantziak, baserria erakutsiko diete bisitariei eta beraien zereginei buruz hitzegingo diete.

Bisitariak elikadura, sagardogintza, ohe- jantzi eta ehun, altzari konponketa, lanabes eta egur egitura, ereitea, baratzeko produktuei eta abarrei buruzko arloetaz jabetuko dira.

Urriak 12an, ostiralean, urriak 13an larunbatean eta igandean, urriak 14ean:  

11:30-12:00; 13:00-13:30

Sagar erakusketa:

Sagardo Astean Igartubeitiko sagarrondoetatik bildutako sagar mota ezberdinak izango dira ikusgai. Zer da Kixkia? tailerrean parte hartu duten familiek bildutako sagarrak dira eta erakusketa antolatzen lagundu digute.

Argazki lehiaketa:

Urriak 10etik 19ra eta Argazkia, Ikatza elkarteen lankidetzarekin antolatua. Lehiaketaren oinarriak web gunean kontsulta daitezke.

 

 

 

Tailerrak:

 

“Sagar tentagarriak”

Urriak 27, 16:30etatik 18:30etara

Rafa Gorrotxategik eskainitako tailer gastronomiko sentsorial honetan, 4 urtetik gorako haurrak dituzten familiek sagarrekin egindako goxoak egin eta dastatu ahal izango dituzte. Gehienez 15 parte hartzaile.

 

“Sagarretik sagardora. Sagardotik ozpinera”

Azaroak 25, 12:00etatik 14:00etara.

Dani Lasak eta Jakoba Errekondok eskainitako dastaketa tailerra. Helduei zuzendua,  Bizi Baratzea eta Sagardoaren Unibertsitatearekin lankidetzan. 

Gehienez 20 parte hartzaile.

 

Oharrak:

 

Santa Lutziko industria gunean Parking-a

DOAKO autobus zerbitzua jarraian.

Ezin izango da baserriko parking-era kotxerik igo.

 

Plaza mugatuak. Aurrez izen emateak

 

Segurtasun arrazoiak direla eta, prentsaldia egiten den gunean, lehen solairuan, sarrera murriztua izango da eta erreserbak egiteko aukera izango da.

 

Igartubeitira nola iritsi

 

Igartubeiti baserri museoa Ezkion kokatuta dago, (Ezkio bidea, 1km) hau da, Ormaiztegi eta Zumarraga artean.

 

Informazio gehiago:

Igartubeiti Baserri Museoa

Kizkitza Ugarteburu

Telf: 943 72 29 78

igartubeiti@gipuzkoa.eus

www.igartubeitibaserria.eus

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

  

1683