Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Diputatuen kontseiluak 2020ko abenduaren 22ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2020ko abenduaren 22ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2020/12/22
Gobernu Kontseilua osatzen duten foru diputatuen argazkia

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • Gipuzkoako Foru Aldundiko funtzionarioei gordetako Lanpostu Zerrenda aldatzea.
  • Gipuzkoako Foru Aldundiko behin-behineko langileen lanpostu zerrenda aldatzea.
  • Kontratazio espediente hau onartzea: Foru Kontratazioen Zentralaren bitartez, material elektrikoaren hornidurari buruzko esparru akordioa burutzekoa.
  • Kontratazio espediente hau onestea: bidaien kudeaketarako zerbitzua kontratatzeko esparru akordioa burutzekoa.
  • Itsaso udalerriaren banantzea dela eta Auzitegi Gorenak emandako epaia betetzea.

EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza ematea zuzenean ASPAGI  Elkarteari: “Segmentación y Anticipación de la Demanda en tiempos de post-Covid” izeneko proiektua aurrera eramateko.
  • Gastu gehigarria baimentzea Gipuzkoako enpresa sarearen aukerak, balio diferentziala eta iraunkortasuna sustatzeko dirulaguntza programaren 2020ko deialdiari aurre egiteko eta oinarri arautzaileak aldatzea.

MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Adostasuna ematea kontratazio-zerbitzu honetan egin diren aldaketei: "Hospitalillo inguruan (Pasaia) zahartzaroaren eta mendekotasunaren arretarako erreferentziazko zentro bat eta lurpeko aparkaleku bat egiteko proiektuak eta bestelako azterketa tekniko osagarriak idazteko".
  • Adostasuna ematea "Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa - Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea SA"  sozietatearen kapitala handitzeko proposamenari eta baimena ematea kapital gehikuntza horretan parte hartzeko.
  • Adostasuna agertzea likidatze-bidean dagoen Gaia Net Exchange SL sozietatearen likidatzaileek prestatutako hartzekoaren likidazioaren azken balantzeari eta esleipen banaketari.
  • Gastua baimendu eta xedatzea Compañía del Tranvía de San Sebastian a Tolosa SA enpresaren alde: Tolosa, Villabona, Errekalde, Ibaeta eta Donostiako erdialdearen arteko bidaiaren zuzeneko garraio zerbitzuak eta zerbitzu batzuk ospitale gunera arte ezartzeagatik sortu diren betebehar ekonomikoei aurre egiteko.
  • Gastua baimendu eta xedatzea Compañía del Tranvía de San Sebastián a Tolosa SAren alde: Usurbil, Lasarte, Errekalde eta Donostia eta Usurbil, Zubieta, Lasarte eta Hernani ospitaleetako ibilbideetan bidaiarien zuzeneko espedizioak ezartzearen ondoriozko betebehar ekonomikoei aurre egiteko.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Foru Arau proiektua, 2021. urterako zerga alorreko aldaketa jakin batzuk onesten dituena.
  • 12/2020 Foru Dekretu-Araua, abenduaren 22koa, 2021. urterako berandutze interesa, AP-8 eta AP-1 autobideak erabiltzeko kanona eta zerga arloko eguneratze koefiziente batzuk zehazten dituena.
  • 32/2020 Foru Dekretua, abenduaren 22koa, TicketBAI betebeharra garatzen duen Erregelamendua onesten duena.
  • 33/2020 Foru Dekretua, abenduaren 22koa, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan eta sozietateen gaineko zergan ondare elementuen eskualdaketan lortutako errentak kalkulatzearren 2021ean aplikatuko diren eguneratze koefizienteak onesten dituena.
  • 34/2020 Foru Dekretua, abenduaren 22koa, Finantza kontu jakin batzuen titulartasuna edo kontrola duten pertsonen zerga egoitza identifikatu eta elkarren arteko laguntzaren esparruan kontu horiei buruz informatzeko betebeharra ezartzen duen azaroaren 29ko 25/2016 Foru Dekretua aldatzen duena.
  • Foru Aldundiaren irizpidea adieraztea foru arau proposamen honen inguruan: Joko-jardueren gaineko zergari buruzkoa.
  • Foru Aldundiaren irizpidea adieraztea foru arau proposamen honen inguruan: Gipuzkoako Jokoaren gaineko Zergari buruzko otsailaren 1eko 1/2005 Foru Araua aldatzeko.
  • Foru Aldundiaren irizpidea adieraztea foru arau proposamen honen inguruan: COVID-19ren pandemiak eragindako krisiaren ondorioz Ondarearen gaineko Zergaren Foru Araua aldatzeari buruzkoa.
  • Foru Aldundiaren irizpidea adieraztea foru arau proposamen honen inguruan: COVID-19ren pandemiak eragindako krisiaren ondorioz Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren Foru Araua aldatzeari buruzkoa.
  • Foru Aldundiaren irizpidea adieraztea foru arau proposamen honen inguruan: COVID-19ren pandemiak eragindako krisiaren ondorioz Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Foru Araua aldatzeari buruzkoa.
  • Foru Aldundiaren irizpidea adieraztea foru arau proposamen honen inguruan: COVID-19ren pandemiak eragindako krisiaren ondorioz Sozietateen gaineko Zergaren Foru Araua aldatzeari buruzkoa.
  • Konpromiso kreditua sortzea Diputatu Nagusiaren Alorrean.
  • Konpromiso kredituen transferentziak egitea eta ordainketa kredituen transferentziak egitea Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuan.
  • Ordainketa kredituen transferentzia egitea Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuan.
  • Ordainketa kredituen transferentzia egitea Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuan.
  • Ondare erantzukizuneko zenbait espediente ebaztea.
  • Bokal baten kargu-uztea Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboan.
  • Errekurtsoa jartzea Donostia 2-ko Jabetza erregistratzaileak hipoteka ezereztea ukatzearen aurka: 182749-301 eta 191011-110 erreferentzia duen premiamendu espediente administratiboan.
  • Onestea proiektu honetako obren amaierako ziurtapena: Donostiako Errotaburu 2ko eraikineko fatxadak birgaitu eta konpontzeko proiektua (H19048).

GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Hurkoa Fundazioarekin sinatutako kontratu-programa aldatzea: judizialki ezgaitutako helduei tutoretza lan zerbitzua emateko (III. eranskina: araubide ekonomikoa).
  • Hernaniko Udalaren alde gastua baimendu eta xedatzea: Sta. Mª Magdalena egoitzaren eta eguneko zentroaren kudeaketaren ondorioz 2020ko urtean sortutako defizita finantzatzeko.
  • Irungo Udalaren alde gastua baimendu eta xedatzea: Ama Xantalen egoitzaren eta eguneko zentroaren kudeaketaren ondorioz 2020ko lehenengo seihilekoan sortutako defizita finantzatzeko.
  

1528