Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Ogasunak martxan ditu 2022 zerga ekitaldiko Errenta eta Ondarearen simulazio programak

Ogasunak martxan ditu 2022 zerga ekitaldiko Errenta eta Ondarearen simulazio programak

Aplikazioak eskuragarri daude jada ZergaBidea plataforman.

2022/11/23

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza departamentuak martxan jarri ditu 2022ko zerga ekitaldiko Errenta eta Ondarea simulatzeko programak, zergadun guztientzat eskuragarri daudenak. Aitorpenak eta idatziak aurkezteko ZergaBidea plataforman gehitu dira aplikazioak, eta bertan eskuratu daitezke (www.zergabidea.gipuzkoa.eus). Foru erakundeak urtero argitaratzen ditu programa hauek zerga-ekitaldia amaitu baino lehen, zergadunek aldez aurretik kalkulatu eta planifikatu ahal izan dezaten hurrengo urtean egingo diren kanpainetan aurkeztuko dituzten Errenta eta Ondare aitorpenen emaitza. Horrela, aipatutako kanpainetako zerbitzu kartako lehen konpromisoa betetzen du Ogasunak.

  

6486