Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea N-1 errepidean, Andoainen, egingo diren lanek trafikoari eragingo diote asteburuan

N-1 errepidean, Andoainen, egingo diren lanek trafikoari eragingo diote asteburuan

N-I errepidetik Irungo noranzkoan doazen ibilgailuek N-I errepidetik jarraitu beharko dute Lasarte-Oriarako noranzkoan, A-15erako sarbidea itxita egongo baita.

2021/08/05

444 '255 eta 448' 110 eta KPen artean N-I errepideko zoruaren egitura birgaitzeko proiektuaren obrak direla eta, datorren asteburuan hainbat lan egitea aurreikusten da 447,000 eta 448,200 Kpen arteko zatian, Andoaingo Bazkardo lotunearen inguruan hain zuzen. Lan horiek biharko (ostirala) 21:00etatik abuztuaren 8ko (igandea) 22:00etara luzatuko dira, trafikoari afekzio desberdinak eraginez. Biharko (ostirala) 21:00etatik abuztuaren 7ko (larunbata) 21:00ak arte, N-I errepideko ezkerreko erreia itxita egongo da Irunerako noranzkoan. N-I errepidea Bazkardoko lotuneko A-15 errepidearekin lotzeko adarrak irekita egongo dira.

Halaber, abuztuaren 7ko (larunbata) 21:00etatik abuztuaren 8ko (igandea) 22:00etara itxita egongo dira:

- N-I errepidearen erdiko erreia eta kanpoko erreia, Irungo noranzkoan.

- N-I errepidera sartzeko adarra, Andoaingo Gurutze Gorriaren lotunetik, Irungo noranzkoan.

- N-I errepidetik Andoainerako irteera-adarra (447 b irteera Andoaingo iparraldeko lotunea)

- N-I eta A-15 errepideen arteko lotura, Urnieta/Hernani aldera joateko.

- A-15etik N-Irako sarbidea, Bazkardotik Lasarte-Oriara joateko.

N-I errepidetik Irungo noranzkoan doazen ibilgailuek N-I errepidetik jarraitu beharko dute Lasarte-Oriarako noranzkoan, A-15erako sarbidea itxita egongo baita.

A-15 errepidetik N-I errepidera joateko, Irungo noranzkoan, N-I errepidera joan beharko da Gasteizerako noranzkoan, eta norabide-aldaketa egin beharko da N-I-445 lotunean, Andoaingo hegoaldeko lotunean. Andoaindik N-I errepidera joateko, berriz, Andoaingo hegoaldeko lotura N-I-445 ere erabili beharko da.

Hori horrela, asteburu osoan zehar, bereziki igandean, Nafarroatik Gipuzkoara N-121-A (Endarlatsa) errepidearen bidez sartzea gomendatzen da, A-15eko Belabietako tuneleko lanek eta Andoaingo N-I errepideko zorua birgaitzeko lanek eragingo dituzten eragozpenak saihesteko.

Lan-planak, baldintza klimatologikoek horiek behar bezala garatzea ahalbidetzen badute, bide-zorua indartzea aurreikusten du, oinarri bituminosoa duen tarteko geruza sakon fresatuz eta hedatuz. Baita ere eskuineko eta erdiko erreian errodadura-geruza berritzea, eta ezkerreko erreian errodadura-geruza berritzea.

Abuztuaren 8ko (igandea) 20:00etatik aurrera, obretako behin-behineko seinaleak desmuntatuko dira eta Irunerako noranzkoko galtzadatik zirkulatzeko aukera irekiko da. N-I errepidearen zati horretan, birgaitze-jarduketek eragindako zirkulazioa ohiko zirkulazio-baldintzetara itzuliko da.  

  

2539