Zainketak eta Gizarte Politikak

Zainketak eta Gizarte Politikak

Zainketak eta Gizarte Politikak

Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Departamentua

Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuak Gipuzkoako Foru Aldundiaren erantzukizun publikoari eustea du helburu. Hala, herritarren eskubideen bermean, pertsonen bizi kalitatearen hobekuntzan eta gizartearen kohesioan jarduten du, Gipuzkoako beste eragile batzuekin batera.

Gure lanak lau ildo nagusi ditu: haur eta nerabeen babesa, birgizarteratzea, indarkeria matxistaren biktimei zaintza eta dependentziari arreta. Ildo guztietan pertsona da ardatz, bai gure ekintzetan eta baita boluntariotzan ere, Gipuzkoan garrantzi handia duen horretan.

Aurrekontu partida

Zainketak eta Gizarte Politikak, 2024an , bere jardun estrategiko zein operatiborako, urteko aurrekontu hau izango du:

Aurrekontua

520.037.556,39 €

Exekutatua

% 23,09

Maite Peña

Maite Peña

Zainketa eta Gizarte Politiketako Diputatua

Zuzenbidean lizentziatua eta lanbidez abokatua, 2015etik Gizarte Politikako diputatua naiz Gipuzkoako Foru Aldundian. Nire ibilbide profesionala oso lotuta egon da gizarte-zerbitzuekin eta bizitza politikoarekin, bereziki Errenteriako Udalean eta Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Errenteriako Gizarte Zerbitzuetako, Errenteriako Jesusen Bihotza egoitzako patronatuko lehendakaria izan naiz eta, horrez gain, erakunde eta gizarte-zerbitzuei lotutako kontseilu desberdinetako kide ere banaiz.

Zuzendaritzak


Carlos Alfonso

Agendako, Berrikuntzako eta Ebaluazioko zuzendaria

Zuzendaritzaren webguneak


Txaro Rodrigo

Mendekotasuna eta Desgaitasuna duten Personen Arretako zuzendaria

Arlo honek mendekotasuna duten pertsonentzako arreta egokia bermatzea du helburu, beharrak dituzten hiritarrei zerbitzua eskainiz.

Zuzendaritzaren webguneak


Iker Aldazabal

Plangintzako, Inbertsioetako, Ikuskapeneko eta Prestazio Ekonomikoetako zuzendaria

Zuzendaritza honen helburua da Gizarte Politikako zerbitzuen plangintza egitea, horientzako beharrezko inbertsioak definitzea eta prestazio ekonomikoak kudeatzea.

Zuzendaritzaren webguneak


Belén Larrión

Haurren Babeseko, Gizarte Inklusioko eta Emakumeen Aurkako Indarkeria Matxistaren Arretako zuzendaria

Gure eginkizuna da babesik ez duten adingabekoen eta haurren babesa bermatzea, beharrezko zerbitzuen diseinu eta prestazioaren bidez.

Zuzendaritzaren webguneak


Irune Galarraga

Zentroen Kudeaketa Integraleko zuzendaria

Zuzendaritza honen xedea da beste erakunde publikoekiko harreman estua izatea Gizarte Politiken zerbitzuak antolatzeko orduan.

Zuzendaritzaren webguneak

Eduki publikatzailea