Uholdeek eragindako errepideen egoeraren eguneraketa
GI-2130-A, GI-2131 eta GI-2133 errepideak ireki dira. GI-3371 errepidea Gaintzan eta GI-3071 errepidea Altzo-Azpirako sarbidean itxita jarraitzen dute.
GI-2130-A, GI-2131 eta GI-2133 errepideak ireki dira. GI-3371 errepidea Gaintzan eta GI-3071 errepidea Altzo-Azpirako sarbidean itxita jarraitzen dute.
Japan Community Power Association erakundeak Naturklima bisitatu du, energia komunitateen Gipuzkoako eredua ezagutzeko, ezagutzen trukea indartzeko eta energia trantsizio globalean aurrera egiteko.
Larunbat eguerdian, hilak 28, Donostiako Alde Zaharra hartuko dute gipuzkoar dantzariek, ‘Gipuzkoa ezpata-dantzan’ ekimenean. Erakunde ekitaldi nagusia uztailaren 5ean egingo da Tolosan; soka-dantzak lotuko ditu Eider Mendoza diputatu nagusia, BNetako presidente Xabier Ezeizabarrena eta gipuzkoar alkateak
Euskadiko balio ekologiko handieneko hezeguneetako bat da; mehatxatutako flora- eta fauna-espezieak bizi dira bertan, eta uretako hegaztiak migratzeko gune estrategikoa da. Ekainean hasi eta udazkenean amaitzea aurreikusten den proiektuaren helburua da 2,5 hektarea padura berreskuratzea, itsasaldien dinamika naturala berrezarriz estuarioan.
Gipuzkoako 14 enpresaz osaturiko ordezkaritzak, aukera berriak aztertuko ditu Mexikon eta bertan jada ezarrita dauden Fagor Arrasate, Irizar, Danobat, ULMA edo GH Cranes bezalako enpresa erreferenteekin elkartuko da. Ekimenak, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Ganbera buru dituela, aliantzak sustatu nahi ditu funtsezko sektoreetan, hala nola automobilgintzan, aeronautikan eta industria aurreratuan.
Zaintzen Tokiko Ekosistema estrategiak 18 udalerri aktibo eta 7.900 onuradun baino gehiago ditu gaur egun Gipuzkoan.
Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak, Ertzaintzak eta Irun eta Hondarribiko udalek lehen koordinazio-bilera egin dute, aurreko urteetan afekzioak nabarmen murriztu dituzten neurriak mantendu eta indartze aldera
Gaur Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu da pertsona fisikoen errentaren gaineko zergen araudia aldatzen duen foru dekretua. Lan-errentamenduetatik ateratako atxikipenen taula berria uztailaren 1etik aurrera sartuko da indarrean.
Donostia, 2025eko ekainak 23.
CDL-Donostia zentroak bat egingo du nazioarteko CDL Quantum programarekin, eta adimen artifizial (AA) kuantikorako eta hizkuntza naturalaren prozesamendurako CDL AA korronte bat jarriko du abian; alde batetik, IBMren System Two ordenagailu kuantiko iritsi berria osatzeko eta, bestetik, teknologia sakonak Europan merkaturatzeko nodo gisa Gipuzkoaren ekimena haziarazteko.