Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea «Ekonomia zirkularrak aukera-sorta handia eta lehiatzeko abantaila izugarria ematen dizkigu gure industria eta gure ekonomia eraldatzeko, gure gizartearen aurrerapenerako hain beharrezkoa den talentuaren sortuz eta atxikiz»

«Ekonomia zirkularrak aukera-sorta handia eta lehiatzeko abantaila izugarria ematen dizkigu gure industria eta gure ekonomia eraldatzeko, gure gizartearen aurrerapenerako hain beharrezkoa den talentuaren sortuz eta atxikiz»

Bigarren jardunaldi honetan, EZNTk Ekonomia Zirkularrak talentu gaztea sortzeko eta atxikitzeko eskaintzen duen aukeran jarri du arreta.

2023/02/02
EIEC 2

Bigarren saioaren gaia izan da nola aplikatu zirkulartasuna turismoari, enpresari aplikatutako ekonomia zirkularreko estrategiei, unibertsitateek etorkizuneko jasangarritasunean eta gazteengan duten zereginari, ekintzailetzari, etorkizunari eta enplegagarritasunari.

Gipuzkoa estatuko eta nazioarteko 550 profesionalengana eta 10 herrialdetara iritsi da Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak bultzatutako Ekonomia Zirkularraren Nazioarteko Topaketaren V. edizioan.

Ekonomia zirkularra sendotzen ari da Gipuzkoan. GK Recycling Birziklatze Klusterrak ehun bat erakunde biltzen ditu, guztira 6.500 enplegatu eta 1.400 milioi euroko fakturazioa dutenak; hau da, Gipuzkoako BPGaren % 6.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak Ekonomia Zirkularrari buruzko Nazioarteko V. Topaketaren bigarren jardunaldia egin du gaur, honako hauekin lankidetzan: EuRIC, Birziklatze Industrien Europako Konfederazioa; FER, Suspertze eta Birziklatze Espainiako Federazioa; eta Ekonomia Zirkularrerako Fundazioa. Bigarren jardunaldiaren gaia izan da nola aplikatu zirkulartasuna turismoari, enpresari aplikatutako ekonomia zirkularreko estrategiei, unibertsitateek etorkizuneko jasangarritasunean eta gazteengan duten zereginari, ekintzailetzari, etorkizunari eta enplegagarritasunari.

Ekonomia Zirkularraren topaketak garrantzi berezia hartzen jarraitzen du urtez urte; izan ere, oraingoan, mundu osoko 10 herrialdetako 550 enpresak, gizarte-eragilek eta herritarrek jarraitu eta parte hartu dute Kongresuan. Horri dagokionez, José Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuak azpimarratu du: «ekonomia zirkularraren irizpideak aplikatzeak aukerak eta enplegua ematen dizkigu sektore guztien eraldaketetan. Digitalizazioarekin bere garaian gertatu zen bezala, klima-erronka, deskarbonizazioa eta ekonomia zirkularra dira orainaldian enplegu-iturri eta etorkizunerako aukera nagusiak. Tokiko enplegua, berdea eta kalitatezkoa, etorkizunean beren ongizatea bermatzeko gazteek merezi duten enplegua».

Asensiok orobat azaldu du: «horregatik, edizio honetan arreta berezia eskainiko diegu talentu berriak eskatzen dituzten merkatuaren beharrei, begirada eta prestakuntza zirkular batekin. Profesional jakin batzuk behar ditugu: karbono-aztarnaren kalkuluak menderatzen dituztenak, hondakinak baliabide berri bihurtzeko modua ikertzen dutenak, material ordezkatzaile eta osagarrien bilaketan sakontzen dutenak, deskarbonizazioaren aldeko prozesuak eraldatzen dituztenak eta produktuen eta zerbitzuen ikusmoldetik ekodiseinatzen dituztenak, birziklatu edo berrerabili ahal izateko bereziki diseinatutako produktuak baitira.

EZNTk arreta jartzen du Ekonomia Zirkularrak talentu gaztea sortzeko eta erakartzeko ematen duen aukeran

Aurreko lau urteetan lortutako esperientziaren ondoren, edizio honetan garrantzi berezia eman zaio prestakuntza zirkularra sartzeari, bai uneko-ikasketetan, bai ikasketa profesionaletan; «izan ere, etorkizuneko profesionalak etorkizuneko premietan prestatu behar dira, eta ekonomia zirkularra eta jasangarroa ezinbesteko eskakizuna izango da datozen hamarkadetan sektore profesional guztietan», azpimarratu du José Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuak.

Gainera, Aasensiok nabarmendu du ekonomia zirkularra erronka bat eta aukera bat dela aldi berean, eta enplegu berdea, tokikoa eta kalitatezkoa sortzeko aukerarik onena izango dela. Ildo horretan, gaurko jardunaldian mahai-inguru espezifikoak egin dira unibertsitateetako arduradunekin eta gazte eta ekintzaileekin.

Turismoari zirkulartasuna helmuga jasangarrien bidez nola aplikatu jakiteko, topaketan honako hauek parte hartu dute: Alenka Sor, Ljubljanako Turismoko turismo jasangarriko aholkularia; José María Juan Alonso, KOAN Consulting enpresako bazkide zuzendaria eta sortzailea; Benito Garía, ingurumen-enpresen komunikazioko zuzendaria eta Galiziako Ingurumen Elkarteko presidentea; eta Cristina Lagé, Donostiako Udaleko turismo jasangarriko zinegotzia. Cristina Lagék adierazi duenez, “askotan, turismoa ingurumen-arazo gisa ikusten da, baina turismoak zer garen eta zer izan nahi dugun kontatzeko aukera ematen digu. Turismoa balio-kate hori gehien aplikatzen den sektoreetako bat da. Turismoan legatuari buruz hitz egiten da, hori da tresna ekonomiko handia, eta turismoan zirkulartasunak zer esan nahi duen ulertzen laguntzen digu. Ondare bat utzi behar duen huraxe ulertarazteak zirkulu hori ixten laguntzen digu. Gaur egun, tresna asko ditugu, eta uste dut turismoak kontuan hartu behar duela bidaiaren balioa demokratizatzea; eta ondarea da hori lortzeko tresna handia”.

Eguneko bigarren blokea WAS (Women Action Sustainability) bidez enpresari aplikatutako ekonomia zirkularreko estrategietan oinarritu da. Multzo horretan nazioarteko ahotsak izan dira, hala nola Mónica Chao, Ikeako iraunkortasun-zuzendaria eta WASeko presidentea; Isabel López, SIGNUS Ecovalor erakundeko komunikazio- eta marketin-zuzendaria, WAS presidenteordea eta komunikazio-kidea; Idoia Azaldegui, POLYMATeko zuzendari nagusia eta WAS bazkidea; eta Ana Peña, Ferrovialeko jasangarritasuneko, klima-aldaketako eta ingurumeneko gerentea, WAS bazkidea eta CEIMko iraunkortasun-presidenteordea. Mónica Chaok materialak aukeratzearen garrantzia indartu du, “funtsezkoa da zirkulartasuna ziurtatzeko. Material berriak sartzen hasteko ikertzen ari gara. Hori erronka handia da; izan ere, batzuetan konpromisoez hitz egiten badugu ere, ez da beti posible nahi duguna eskala handian sartzea. Trazabilitatearekiko eta diseinuarekiko konpromisoa ere badago: altzariak konpondu, birziklatu eta bizitza luzeagoa izatea”. Era berean, Isabel López Ribadullak azpimarratu duenez, “duela urte batzuk ez ginen ohartzen materialen beharraz, eta orain denok gaude irekita, eta guztiok egon behar dugu orain dela urte gutxi arte baztertzen genituen eta aukera asko dituzten material askoren zain. Asmo handia dago, baina proiektuak lurreratzea eta enpresek material horien alde egitea zaila da. Lankidetza publiko pribatu hori funtsezkoa da ekonomia zirkularra errealitate bihurtzeko”.

Hirugarren blokea unibertsitateek etorkizuneko jasangarritasunean duten zereginaren inguruan oinarritu da. Gai horretan hizlariak izan dira; Iñigo Gutiérrez, Tecnumeko garapen-zuzendaria; Garbiñe Henry, Deustuko Unibertsitateko Berrikuntza eta Ekintzailetzako zuzendaria; Joan Manuel Fernández, Ekonomia Zirkularraren eta Industria Jasangarritasunaren Ikerbasqueko ikertzailea; eta Agustín Erkizia, EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea. Garbiñe Henryk nabarmendu duenez, “unibertsitateak aldaketaren eragile erantzuleak gara. Guk dagoeneko sartu dugu jasangarritasunaren gaia ildo estrategiko gisa, eta, gainera, eraldaketa horren erantzule gara. Eraldaketa hori gauzatzeko lankidetza beharrezkoa da, bizi garen mundua gizatiarragoa, bidezkoagoa eta iraunkorragoa izan dadin”. Bestalde, Agustin Erkiziak azpimarratu duenez, “unibertsitateek eraldaketarako eta aldaketarako eragile izaten jarraitu behar dugu. Garapen Jasangarriko Helburuak betetzeko prozesu honetako eragile nagusiak. Hiru oinarri dituen hezkuntza-eredu baten parte gara: prestakuntza, berrikuntza eta transferentzia”.

Eguneko azken blokean, gazteak, ekintzailetza, etorkizuna eta enplegagarritasuna gaietan sakondu dute. Parte hartu dute: Nicola Cerantola, Ecologing-eko sortzailea eta zuzendaria; Maitane Alonso, Innovating Alimentary Machins-eko ikertzailea eta sortzaileetako bat; Alfonso Gurpegui, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarteratzeko sailburuordea; eta Julen Urtxegui, Wave Back Project-eko sortzaileetako bat. Ildo horretan, Alfonso Gurpeguik adierazi duenez, “iraunkortasunak hiru trantsiziorekin du zerikusia: digitala, demografikoa eta energetiko-klimatikoa. Politika publikoetatik hiru trantsizio horiei erantzun behar diegu, ikuspegi, lanpostu eta aukera berriak eskainiko dizkigutenak. Publikotik garrantzitsua da hiru trantsizio horiek sortuko dituzten aukerei erantzutea. Botere publikoak funtsezkoak dira aldaketa horiek ahalbidetzen dituzten esparruak babestu eta errazteko, ekimenak bultzatzeko eta trantsizio hori bidezkoa izan dadin begirada hori izateko”. Maitane Alonsok ideia hau garatu du: “trantsizioari aurre egiteko giltzarriak zeharkakotasuna, hezkuntza eta dibulgazioa dira. Aldaketa ez da perfektua, ez da arazo guztiak konponduko dituen ekintza handirik izango, guztion artean jarriko dugun harea-granito bakoitzaren batura izango da. Trantsizio horretarako pertsona guztiak behar ditugu, gazteenak zein zaharrenak. Baina ezinbestekoa da gazteak erabakiak hartzeko garaian kontuan izatea”.

  

1627