Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea “Azken minutuko” elikagaiak milioi bat kilora iritsi dira Gipuzkoan

“Azken minutuko” elikagaiak milioi bat kilora iritsi dira Gipuzkoan

Super Amarak eta Txogitxuk aipamen berezia jaso dute "Azken minutua" programan emandako laguntzagatik.

Azken minutua

Jasangarritasun Departamentuak Gipuzkoako Elikagai Bankuarekin lankidetzan abian jarritako “Azken minutua” programak aurreikusten duenez, elikagai freskoen dohaintzak % 11,5 handituko dira, 1.030.000 kilora iritsiz, pandemia aurreko garaitik lortzen ez zen gertaera.

Super Amarak eta Txogitxuk aipamen berezia jaso dute "Azken minutua" programan emandako laguntzagatik.

Eider Mendoza: «Indar solidario eta komunitario izugarria duen lurraldea da Gipuzkoa; Elikagaien Bankuko boluntariook, baita gaur aitortzen ditugun erakunde laguntzaile guztiok ere, pobreziaren eta gizarte-desberdintasunen ondorioei mugak jartzeko ahalegin kolektiboan aktibo handienetako bat zarete. Eskerrik asko bihotz bihotzez».

José Ignacio Asensio: «Gipuzkoako Elikagai Bankuak eta erakunde laguntzaileek egunerokoan egiten duten lan bikainaz gain, lankidetza, elkartasun eta konpromiso zentzua eredugarriak dira guretzat, eta gure lurraldeko kapital sozialaren zutabea da».

Gipuzkoako Elikagai Bankuaren Bilketa Handiaren atarian, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak antolatutako Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearen esparruan, Eider Mendoza diputatu nagusiak, José Ignacio Asensio lehen diputatuorde nagusi eta Jasangarritasun diputatuak eta Belén Méndez de Vigo Gipuzkoako Elikagai Bankuko presidenteak diplomak eman dizkiete elikagaiak ematen laguntzen duten enpresei. Oraingo honetan, Super Amara eta Txogitxu saritu dituzte euren lankidetza bereziagatik.

Egungo egoera kontuan hartuta, % 3,5eko inflazioarekin eta laguntza behar duten pertsona kalteberen kopuruaren gorakadarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak eta Elikagai Bankuak abian jarritako "Azken minutua" izeneko programak aurreikusten du erakunde laguntzaileek % 11,5eko igoera izango dutela elikagai freskoen dohaintzan, eta 1.030.000 kiloko zifrara iritsiko dela; pandemia baino lehenagotik ez zen horrelakorik gertatzen. Hori Bankuak elikagaiak biltzen dituen zentro, ibilbide eta boluntarioen hazkundeari esker lortu da.

Pandemia gertatu zenetik, azken lau urteetan, Elikagai Bankuak artatutako pertsonen kopurua nabarmen handitu da. 17.663 pertsonatik 20.323ra igaro da gaur egun, % 15eko hazkundea 2019aren aldean.

Ekitaldian, Eider Mendoza Gipuzkoako diputatu nagusiak eskertu egin du, Gipuzkoako gizarte osoaren izenean, Elikagaien Bankuak eta gaur aitortutako erakundeek lurralde "kohesionatuago eta solidarioago" baten alde egiten duten "lan nekaezina eta ekarpen oso garrantzitsua". "Indar solidario eta komunitario izugarria duen lurraldea da Gipuzkoa; Elikagaien Bankuko boluntariook, baita gaur aitortzen ditugun erakunde laguntzaile guztiok ere, pobreziaren eta gizarte-desberdintasunen ondorioei mugak jartzeko ahalegin kolektiboan aktibo handienetako bat zarete. Eskerrik asko bihotz bihotzez".

Bestalde, Jasangarritasun diputatu José Ignacio Asensiok adierazi duenez, “Gipuzkoako Elikagai Bankuak eta erakunde laguntzaileek egunerokoan egiten duten lan eskertzeaz gain, haien lankidetza, elkartasun eta konpromiso zentzua eredugarriak dira guretzat, eta gure lurraldeko kapital sozialaren zutabea da”. Era berean, Asensiok azpimarratu duenez, “dohaintzaren gorakada hori ezinbestekoa da gaur egun behar bezala elikatu ahal izateko laguntza behar duten 20.323 pertsonei zerbitzua eskaintzen jarraitu ahal izateko”.

Belén Méndez de Vigo Gipuzkoako Elikagai Bankuko presidenteak azaldu duenez, “azken bi urteetan Elikagai Bankuak beherakada bat nabaritu du erakunde laguntzaileek emandako elikagai kopuruan, elikagaiak aprobetxatzeko kontzientzia handiagoa dutelako. Horrek onura dakar gizartearentzat, guztiok inplikatzen baikara zeregin horretan, baina Elikagai Bankuarentzat produktu gutxiago jasotzea da. Horregatik, emaile berriak bilatu eta ibilbide berriak zabaldu behar izan ditugu horiek jaso ahal izateko. Gure boluntarioen lanari esker, eta egoera hori gorabehera, bildutako kopurua handitzea lortu dugu, milioi bat kilo pilatuz”.

“Azken minutua” programa

“Azken minutua” programari dagokionez, 817.913 kilo elikagai jaso dira gaur egunera arte, eta urte amaieran 1.030.000 kiloko proiekzioa espero da, hau da, iaz baino % 11,5 gehiago.

2009az geroztik, Gipuzkoako Foru Aldundia Gipuzkoako Elikagai Bankuarekin batera aritu da lanean "Azken minutua" programa aurrera eramateko. Programa honen bidez, Elikagai Bankuak merkataritza-erakunde laguntzaileen eta elikagaiak ekoizten dituzten enpresen soberakinak jasotzen ditu; izan ere, dagoeneko saltzeko egokiak ez diren arren, guztiz kontsumigarriak izaten jarraitzen

Saritutako enpresak

UVESCO, Eroski, Mercadona, Alcampo, Carrefour, Aldi, Frutas Landetxa, Pasquier Recondo, XPO Logistic, Casa Eceiza, Angulas Aguinaga, Auzo Lagun – Ausolan, Goenaga Esnekiak, Kaiku Km 0, Patateros Solidarios, Urkabe Benetan, Natra Oñati eta Lurrarte.                             

  

1086