“Laugarren olatuaren hedapenak eskatzen digu are eta kontu handiagoz ibiltzea eta kontaktuak murriztea"
“Laugarren olatuaren hedapenak eskatzen digu are eta kontu handiagoz ibiltzea eta kontaktuak murriztea"
“Laugarren olatuaren hedapenak eskatzen digu are eta kontu handiagoz ibiltzea eta kontaktuak murriztea"
Lurraldean COVID-19 kasuen hazkundea geldiarazte aldera, Eider Mendoza foru bozeramaileak Gipuzkoako gizarteari dei egin dio indarrean dauden "neurriak zorrotz betetzen" jarraitzeko
Eider Mendoza Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaileak gaur adierazi duenez, azken egunetan lurraldean izandako COVID-19 kasuen "gorakada esanguratsuak" erakundeei eta herritarrei oro har "aparteko esfortzu prebentiboa" egitea eta mugikortasuna eta harreman pertsonal eta familiarrak "ahalik eta gehien” murriztea eskatzen die, kutsatzeen hazkundea "eten" eta "komunitarioki" geldiarazi ahal izateko. "Laugarren olatuaren hedapenak eskatzen digu are eta kontu handiagoz ibiltzea eta harremanak ahalik eta gehien murriztea", adierazi du bozeramaileak.
Osakidetzak argitara emandako azken datu epidemiologikoen berri izan ostean egin ditu adierazpen horiek Gobernantza diputatuak –100.000 biztanleko 374 kasuko intzidentzia-tasa azaleratu dute Gipuzkoan–, zeinak, Mendozaren arabera, "guztion artean" gelditu beharreko kopuruak diren. Horretarako, indarrean dauden neurriak "zorrotz betetzeari" ez uzteko eta, bakoitzaren "ohitura pertsonaletatik abiatuz", COVID-19ren aurkako borrokan laguntzeko deia luzatu dio Gipuzkoako gizarteari.
Mendozak gogorarazi duenez, "azken hilabete hauetan guztietan" asko ikasi dugu birusari aurre egiteko moduaz eta inzidentziaren gorakadak gure gizartean duen eraginaz. "Besteak beste, badakigu gaixotasunak bere hedapenerako zirrikituak aurkitzen dituela, kutsatzeak eta ospitaleratzeak areagotuz, horrek dakartzan giza galerekin eta min guztiarekin", gaineratu du. Hori dela eta, egungo egoerak "are eta kontzientzia handiagoa" eskatzen du, eta, era berean, "erantzukizun indibiduala eta kolektiboa ahalik eta handiena izatea".
Bozeramaileak azaldu duenez, txertoaren aurrerapenak "itxaropen leiho bat" ireki du herritar guztientzat. Hala ere, prozesua osatu eta babesa herritar gehienengana zabaldu arte, erakundeek eta herritarrek "ahalegin gehigarria" egin beharko dute, bere iritziz. "Horrela bakarrik babestu ahal izango ditugu pertsona ahulenak, guztiok elkar babestu. Elkartasunez, zuhurtziaz, prebentzioa lehenetsiz eta neurri guztiak zorrotz betez soilik gainditu ahal izango dugu egoera hau ", berretsi du.
3534