Menu nagusira joan Eduki nagusira joan
Atzealdea

“Gure enpresei mundura zabalik egoten laguntzea, gure ekonomiaren etorkizuneko lehiakortasunerako bermea da”

Foto “Gure enpresei mundura zabalik egoten laguntzea, gure ekonomiaren etorkizuneko lehiakortasunerako bermea da”

“Gure enpresei mundura zabalik egoten laguntzea, gure ekonomiaren etorkizuneko lehiakortasunerako bermea da”

Markel Olanok biomedikuntzaren alorreko iLine Microsystems enpresa bisitatu du, berriki AEBetan saltzea baimendu duten produktua ezagutzeko

“Gure enpresei mundura zabalik egoten laguntzea, gure ekonomiaren etorkizuneko lehiakortasunerako bermea da”

Markel Olanok, Gipuzkoako diputatu nagusiak, Ainhoa Aizpuruk lagunduta, Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako diputatuak, iLine Microsystems enpresa bisitatu du Miramonen, Donostian, biomedikuntzan eta bioteknologian espezializatua. “iLine Microsystems enpresak lortu du bere produktu nagusia, microINR –koagulometro eramangarri bat, Sintrom-a bezalako koagulazioaren aurkako aho bidezko terapia jasotzen ari diren pazienteen koagulazio indizea monitorizatzea ahalbidetzen duena-, AEBetan komertzializatzea, horrek Donostian kokatuta dagoen enpresa honentzat eta lurralde osoarentzat suposatzen duen guztiarekin. Gure enpresak mundura zabalik daude eta hori oso positiboa da Gipuzkoarentzat eta, nola ez, gure ekonomiaren etorkizunarentzat”, baieztatu du diputatu nagusiak.

          Olanok gehitu du: “Nazioartekotzea gure enpresen jardunaren oinarrietako bat da eta hori bultzatzen jarraitu behar dugu, baita biozientzien alorra sustatzen ere, garapen bidean dagoen sektorea da eta estrategikoa Gipuzkoarentzat”. Gipuzkoako Foru Aldunditik azken 4 urtean ia 300 enpresari lagundu zaie beren jarduna nazioartekotzen, iLine delarik horietako bat, eta helburu horretara 4,8 milioi eurotik gora bideratu dira. “Gipuzkoako ekonomia mundura zabalik dago, eta honek gure industria eta gure ekonomia indartzen laguntzen jarraitzea ahalbidetzen du. Izan ere, nazioartera irekita dagoen enpresa bat, enpresa lehiakor bat da”.

          Foru arduradunek, enpresako sortzaile eta CEO den Iñaki Sadabaren eskutik ezagutu ahal izan dituzte microINR produktuaren xehetasunak, berriki FDA-k AEBetan saltzea baimendu duena, eta egun mahai gainean dituzten erronkak, baita etorkizunekoak ere. Lan-bilera baten ondoren, non bi aldeek euren proiektu eta hausnarketak partekatu ahal izan dituzten, iLine Microsystems-ek Miramongo Parke Teknologikoan dituen laborategiak bisitatu dituzte, eta diziplina anitzeko taldea osatzen duten langileekin hitz egiteko aukera izan dute.

          iLine Microsystems enpresak hemostasiaren alorreko diagnostikoa egitea ahalbidetzen duten gailuak diseinatu eta fabrikatzen ditu, hau da, tronbosi eta gaixotasun kardiobaskularrak dituzten pazienteentzat. iLine-en sistema “nagusiak”, Iñaki Sadabak azaldu duen bezala, koagulazioaren aurkako aho bidezko terapia jasotzen duten pazienteen kontrola egitea ahalbidetzen du, bai osasun-zentroetan, baita etxean bertan.

Donostiatik AEBetara

“Gure produktua 50 herrialde baino gehiagotan merkaturatzen da, 2011az geroztik CE markatzea eta egun ziurtagiriak baititu herrialde askotan”, adierazi du Sadabak. Hainbat urteetan zehar biomedikuntza eta bioteknologian diagnosi ebaluaketan ikerketak egin ondoren, Iñaki Sadabak eta Jon Peonek iLine Microsystems sortu zuten 2007an. Osasun-ereduen beharrak asetzeko helburua du, osasun arloko profesionalen eraginkortasuna eta baita pertsona gaixoen bizi-kalitatea hobetzearren, hain zuzen.

Ikerketa eta garapenean (I+G) egindako inbertsio “sendoak” eta nazioartekotzearen alde egindako apustu “irmoak” finkatzen dute iLine Microsystems enpresaren egunerokotasuna. “Munduko geografiaren zati handi batean sinatuta ditugu distribuzio akordioak. Dena den, AEB mundu mailako merkatuaren %40 da eta 2019ko urtarrilaz geroztik microINR-a AEBtan komertzializatu ahal izango da, FDAk -Elikagai eta Sendagaien Administrazioa eta aldi berean AEBtako gobernuan osasun autoritate eskuduna- onetsi ondoren”, azaldu du Iñaki Sadabak.

 “Mugarria da hori gure produktuen kalitatearen errekonozimenduari eta mundu mailan erreferente izateko estrategia sendotzeari dagokionez, eta I+Grako inbertsioak areagotzera animatzen gaitu, hemostasia eta hematologia arloetan diagnosirako soluzio berriak bilatze aldera, hain zuzen”, esanez amaitu du Iñaki Sadabak.

“iLine Microsystems bezalako enpresek erakusten digute nolakoa izango den etorkizuneko industria, eta goraka ari diren enpresen aktibitate ekonomiko berriari babesa ematen jarraituko dugu, biozentziak esaterako. Kalitatezko enpleguaren alde egingo dugu apustu beti, etorkizuneko ekonomia sortuz eta, horrenbestez, gure lurraldea sendotuz”, laburbildu du diputatu nagusiak.