Menu nagusira joan Eduki nagusira joan
Atzealdea

“Industriaren lehiakortasuna bultzatzen jarraitu behar dugu Gipuzkoako ekonomia blindatzeko”

Foto “Industriaren lehiakortasuna bultzatzen jarraitu behar dugu Gipuzkoako ekonomia blindatzeko”

“Industriaren lehiakortasuna bultzatzen jarraitu behar dugu Gipuzkoako ekonomia blindatzeko”

Markel Olano diputatu nagusiak Loire Gestamp enpresak “nazioartekotzearen, berrikuntzaren eta digitalizazioaren alde” egiten duen apustua nabarmendu du.

“Industriaren lehiakortasuna bultzatzen jarraitu behar dugu Gipuzkoako ekonomia blindatzeko”

Markel Olano diputatu nagusiak Loire Gestamp enpresara egin du bisita, Ainhoa Aizpuru, Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurraldeko Orekako diputatuarekin batera. Foru arduradunei harrera egin diete enpresako zuzendari nagusi, eta AFM-ko lehendakari den César Garbalenak, eta AFM-ko zuzendari nagusi den Xabier Ortuetak. Lehen lan bilera baten ondoren, foru ordezkariek eta Loire Gestamp-eko arduradunek, enpresak Hernanin dituen 8.000m2-ko instalazioak bisitatu dituzte, eta gertutik ezagutu dute Loire Gestamp-ek egiten duen lana mota guztietako prentsa hidraulikoen eta prentsa lerroen diseinuan eta fabrikazioan, mundu osoko produkzio zentroetan instalatzen direnak.

            Diputatu nagusiak Loire Gestamp bezalako enpresak Gipuzkoan izateak duen garrantzia azpimarratu du, eta adierazi du: “Loire Gestamp bezalako enpresen jardunarekin, agerian geratzen da lurraldearen potentzial ekonomiko eta industriala. Enpresa-ehun lehiakorra dugu, mundura zabalik dagoena eta berrikuntzaren eta etengabeko hobekuntzaren alde apustu egiten duena”. Gehitu du: “Loire Gestamp horren adibide da, makina erremintaren alorrean nazioarte mailan erreferente, eta sektore estrategiko batean sakontzearen alde egiten duena, automozioan hain zuzen ere”.

            “Ziurgabetasun nabarmenak” falta ez diren susperraldi ekonomikoko testuinguru batean, diputatu nagusiak “industriaren lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko” deia egiten du, “ekonomia blindatzeko” helburuarekin. “Krisialdi garaian industria-ehuna gure ekonomiaren motorra izan zen eta susperraldirako bidea erakutsi zigun. Digitalizazioan, berrikuntzan, nazioartekotzean aurrera egiteak gure industria indartzea esan nahi du, gure ekonomia blindatzea eta Gipuzkoa geroz eta lurralde lehiakorragoa izatea etorkizuneko ekonomiak planteatu ditzakeen erronken aurrean”, adierazi du Olanok.

            Loire Gestamp enpresak 180 langiletik gora ditu eta nazioartekotzearen, ikerketaren eta garapen jarraituaren alde egiten duen “apustu sendoagatik” bereizten da; César Garbalena, Loire Gestamp-eko zuzendari nagusiaren hitzetan, helburu da “fabrikatzen ditugun estanpazio lerroetan optimizazioa eta berrikuntza lortzea, mundu mailan erreferente izanez”.

            Loire Gestamp 2011n sortu zen, Gestamp taldeak Loire Safe erosi zuenean, automobilentzako osagarri metalikoak diseinatzen eta fabrikatzen dituen talde liderra da Gestamp, 22 herrialdetan presentzia duena. Egiten dituzten prentsak erabiltzen dira beroan egiten diren estanpazioetan (Gestamp lider globala den teknologia), hotzean egiten diren estanpazioetan, hidroformadoan, baita trokelen eta matrizen doitzean ere. Loire Gestamp-ek teknologia aurreratua erabiltzen du, automoziorako pieza arinago eta seguruagoak produzitzea ahalbidetzen duena.

            Loire Gestamp konpainiak nazioarteko orientazio garbi batekin egiten du lan, berrikuntzan eta digitalizazioan zentratuta, zeinak posible egiten duen kalitate altuko produktu eta zerbitzuak eskaintzea, baita diseinu berritzaileak eskaintzea ere, jada merkatuan dauden teknologietara moldatuta daudenak. César Garbalenak gehitu du: “oso azkar ari gara aurrera egiten datuen atzematean, monitorizazioan eta analisian, gure prozesu produktiboen eraginkortasuna hobetzeko eta gure bezeroentzat, produktuei lotutako maila altuko zerbitzuak eskaintzeko”.