Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea "Itsasoa menderatzeko egurrak" nazioarteko kongresua aurkeztu da Untzi Museoan

"Itsasoa menderatzeko egurrak" nazioarteko kongresua aurkeztu da Untzi Museoan

Kongresua Pasai Donibaneko Kulturgunean izango da maiatzaren 17 eta 18an, Pasaiako Itsas Festibalaren egitarauaren barne

2018/05/10

Itsasontziak izan ziren Monarkia hispanikoaren nagusitasunaren oinarria XVI eta XVIII. mendeetan.

Kongresua Pasai Donibaneko Kulturgunean izango da maiatzaren 17 eta 18an, Pasaiako Itsas Festibalaren egitarauaren barne.  

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura zuzendari Maria Jose Telleria Etxeberriak, Pasaiako alkate Izaskun Gomez Cermeñok eta Euskal Herriko Unibertsitateko Erdi Aroko, Aro Modernoko eta Amerikako Historia Saileko irakaslea Alvaro Aragon Ruanok komunikabideen aurrean aurkeztu dute “ITSASOA MENDERATZEKO EGURRAK. Monarkia hispanikoaren baso politikak eta hornikuntzak XVI. eta XVIII. mendeen artean” Nazioarteko Kongresua.

Kongresuak, Errege Armadak behar zuen baso-produktuen hornikuntza ebaluatuko du, bere egitura eta hainbat alderdi aztertzeko asmoarekin, besteak beste, produktuen tipologia, bere jatorria, hornitzaileak, merkatariak, banaketa- eta finantzaketa-sareak, Errege Armadarako eta Armategietarako produktu hauen hornikuntza dagokinenez  batez ere: mastak, egurrak, mundrunak, break edo iltzeentzako kupelak.

Azken finean, XVIII. mendean zehar Estatu fiskal-militar hispaniarraren eraikuntzan zein izan zen baso-hornikuntzetako papera aztertzea da helburua, bere eskualdeko, nazio eta nazioarteko ondorio guztiekin. Proposamenek ikuspegi zabala eskainiko dute eta eremu geografiko ezberdinak hartuko dituzte  bere baitan, hala nola, Filipinak, Karibe, Pirinioak, Ipar Europa, Mediterraneoa, etab.

Kongresua “Euskadi, Europa eta Amerika” Ikerketa-Taldeak eta Sare Inperialak sustatzen dute, eta laguntzaileen artean erakunde hauek daude: EHUko Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetza, Nafarroako Unibertsitatea, Donostiako Untzi Museoa, Gipuzkoako Foru Aldundia, Pasaiako Udala eta Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioa.

 

Idazkaritza: Alvaro Aragón Ruano

Izen-ematea: alvaro.aragon@ehu.eus

 

Datak: Maiatzak 17-18

Lekua: KULTURGUNEA · Donibane kalea, 1 ·  Pasai Donibane

  

1219