Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea “Itxaso eta PSEren jarrera desleiala da, hauteskundeak Gipuzkoaren interesen aurretik jartzen ari dira”

“Itxaso eta PSEren jarrera desleiala da, hauteskundeak Gipuzkoaren interesen aurretik jartzen ari dira”

Herri-dirubideen Euskal Kontseiluan lortutako akordioa aldeztu du foru bozeramaileak, honi esker “Gipuzkoa gaur atzo baino sendoagoa” delako

Gipuzkoako Foru Aldundiko foru bozeramaile den Imanol Lasak esan du gaur “Gipuzkoarekin desleiala” dela Kultura diputatu den Denis Itxaso eta Alderdi Sozialista (PSE) erakusten ari diren jarrera, pasa den osteguneko Herri-dirubideen Euskal Kontseiluan erdietsi zen akordioari egin dizkioten kritiken harira. “Hauteskundeak Gipuzkoako interesen aurretik jartzen ari dira, eta hau ez da onargarria”, kritikatu du foru arduradunak. “Diputatu nagusiak lortu duena Gipuzkoaren posizioa objetiboki hobetzen duen akordioa da, gure lurraldea gaur atzo baino sendoagoa da”, esan du Lasak. “Herritarrek eta alderdi politikoek badakite ez dela erraza izan erabaki hau lortzea, eta asko izan direla euskal erakunde guztientzako onuragarria den akordioa lortzeko inbertitu ditugun orduak”, gehitu du. 
Lasa harrituta agertu da Itxaso eta Alderdi Sozialistak izaten ari diren jarreraren aurrean, “ez baitute ez ezer egiten, ez ezer egiten uzten. Edukirik gabeko kritika da haiena, gipuzkoarren interesen kontra egiten duena”. “Ez dute ez egin ez proposatzen, ez dira titularretatik eta egun bateko argazkitik haratago joaten”, azpimarratu du. Foru arduradunak azaldu duenez, Herri-dirubideen Euskal Kontseiluan lortutakoa “eman beharreko lehen pausua” da, egungo eta 2011tik luzatuta dagoen Ekarpen Legeak sortzen dituen desorekak konpontzeko bidean. “Elkarrizketa eta erakunde arteko akordioak dira aliaturik onenak prozesu honetan”, azpimarratu du.
Honela, euskal erakundeek azaldu duten akordioak lortzeko gaitasuna nabarmendu du Lasak, alderatuz politika espainiarrean egun bizi duen inmobilismo, krispazio eta etengabeko eztabaidarekin. “Horregatik da harrigarria Itxaso eta Alderdi Sozialistaren jarrera, euskal erakunde batetako arduradun batena baino politika espainiarretik gertuago baitago”, adierazi du. 

  

1785