Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea #KMK Elkarrizketak: Koldo Mitxelena kulturunearen plataforma digitala

#KMK Elkarrizketak: Koldo Mitxelena kulturunearen plataforma digitala

KMK elkarrizketak, kanal digital berri bat da, hiru hurbilketa desberdinetatik: Ikusi - Entzun - Irakurri: ikus-entzunezkoa (bideoa), audioa (podcast) eta irakurketa (testuak).

2020/12/17

Gaur goizean, Harkaitz Millan Kulturako foru diputatuak eta Patxi Presa KMKko zuzendariak #KMK Elkarrizketak aurkeztu dute. Kanal digital berri horretan eskuratu ahal izango da zentroan bertan egindako hainbat eduki.

Harkaitz Millan Kultura diputatuak adierazi duenez, “krisi guztiek ohitura-aldaketak eta kultura-sorkuntza bizkortzea bultzatzen dute. 2020ko lehen hilabeteetan, konfinatzera behartu gintuen pandemia horrek hausnarketa sakona eragin zuen Kulturak eskaintzen zituen eduki digitalei buruz. Gaur, sorkuntza eta publikoa elkartzeko, eztabaida elikatzeko eta kulturan lan-ildo berriak sustatzeko tresna digital bat sortzeko lehen urratsa aurkeztuko dugu”.

#KMKElkarrizketak

Kanal digital bat egin da, gipuzkoakultura.eus webgunearen atal bat, #KMKElkarrizketak izenburupean.

Bertan, Ikusi - Entzun - Irakurri epigrafeen pean, KMKn garatu diren ziklo eta jarduera batzuk berrikusi/suspertu egiten dira, hiru hurbilketa desberdinetatik: ikus-entzunezkoa (bideoa), audioa (podcast) eta irakurketa (testuak).

Horrela, itxura modernizatuarekin berreskuratzen dira GipuzkoaKulturaren Youtubeko kanalean edo beste webgune batzuetan eskuragarri zeuden edukietako batzuk. Aldi berean, ivoox kanal berri bat sortu da podcast bihurtutako edukien euskarri gisa.   Gainera, kanal digital horrek pdf formatuan deskargatu daitezkeen edukiak ere baditu irakurtzeko; beraz, IRAKURTZEA, ENTZUTEA EDO IKUSTEA esperientziara hurbiltzen denaren esku geratzen da.

KMKn sortutako edukietako batzuk berreskuratzeko, berrantolatzeko, irisgarriago egiteko eta, batez ere, erakargarriago egiteko funtzionalitate berri hori, beraz, KMKweb plataformaren hastapen moduko bat da, hazten joan daitekeena eta, are gehiago, beste eduki mota batzuk har ditzakeena: Ikasi, Ikertu eta Sortu bezalako beste ekintza batzuei hel dakizkiekeenak, eta, jakina denez, KMKren ADNan ere badaude aukera horiek.

Era berean, datorren urtetik aurrera, eta lurraldeko kultura sektoreari laguntzeko ildo estrategikoaren barruan, kanal honek proposamen berriak ezarri nahi ditu.  Diputatu sozialistak adierazi du "KMK Elkarrizketak kanalaren helburua dela sormenaren eta kultura proiektuen leiho bihurtzea. Horrela, urtero Kultura Zuzendaritzatik laguntzak jasotzen dituzten kultura proiektuen artean, eta formatu digitaletara eta horien interes orokorrera egokitzeko gaitasuna oinarri hartuta, hautaketa bat egingo da kanal digital hori zabaltzen joateko. Horrela, hautatutako proiektuek laguntza ekonomikoari (diru-laguntza bidez) gehituko diote sustapenerako eta ikusgarritasunerako aukera (#KMKElkarrizketak bidez)".

#KMKElkarrizketak kanalaren edukia

Une honetan, honako ziklo eta programazio hauek aurki daitezke kanalean:

  • Crossover: serieen kulturari buruzko jaialdia, hainbat ikuspegi, formatu eta gaitatik landuz, betiere publiko zabal batean pentsatuz eta dibertsioa zein eztabaida konbinatuz.
  • Biharko liburutegi guztiak: 2019an KMKk eskaini zuen erakusketan barrena egindako ibilbidea, zeinak arte garaikidearen eta hainbat eztabaidaren bidez liburutegien eta kultura ekipamenduen etorkizunari buruz hausnartzeko aukera ematen duen.
  • Antiqva: Antzinatasunari buruzko jardunaldiak, KMKren programazioan ibilbide luzea eginez, Gizadiaren kultura zaharrenak hurbildu eta ezagutarazi nahi dituena.
  • Ondarea Orain: 2017az geroztik ondare historiko-artistikoari buruzko berrikuntzak hedatzen dituen zikloa.
  • Poetika: euskaraz eta gaztelaniaz idatzitako poesiaren orainaren inguruan eguneratzen gaituen zikloa.
  • Don Hertbert: aurten hil berri den Don Herbert jaunari egindako lehen erakusketa-omenaldia. Artelekurekin harremana ezarri zuenetik litografiako maisu gisa egindako ibilbideari balioa ematea du helburu, ia 30 urtez tailerreko maisua izan baitzen Artelekun.

Gauzatzen ari den lan baten aurrean gaudenez, aurreratu dezakegu urte amaierarako beste bi ziklo sartzea aurreikusi dela: Gipuzkoako Historiaren Pasarte Ezezagunak, Miguel de Aramburu Gipuzkoako Historialarien Elkartearekin antolatzen duguna; eta aurtengo Crossoverren edizioa.

Esteka https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/kultura/programak/kmkelkarrizketak

 

  

1787