Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea ‘LUMAfest!’ jaialdiak leiho bat zabaltzen die poesia bezalako generoei edo TikTok bezalako sare sozialei

‘LUMAfest!’ jaialdiak leiho bat zabaltzen die poesia bezalako generoei edo TikTok bezalako sare sozialei

Gazteentzako literaturaren eta gazteen sorkuntzaren jaialdia otsailaren 9tik 11ra egingo da Koldo Mitxelena Kulturunean. LUMAfest! ekimena Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Departamentuak antolatzen du eta aurten Elkar-en lankidetza izango du.

2023/01/26
LUMAfest

María José Telleria Kultura diputatuak “literaturaz gozatzea hazkunde pertsonal eta intelektualeko aukera kulturala da, eta horretara bultzatu behar ditugu gure gazteak. Merezi du ahalegin bat egitea gazte-literatura sustatzen eta zabaltzen laguntzeko, hain zuzen ere, adin horretan gazteek desagertu egiten direlako liburutegiek edo kultura-zentroek bezalako espazioetatik”.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Departamentuak bigarren urtez jarraian antolatzen du 'LUMAfest!' Gipuzkoako gazteentzako literatura eta gazteen sorkuntza jaialdia. Bigarren edizio honek, berriz ere, literatura sorkuntzaren aldeko apustua egiten du formatu hibrido analogiko-digital batean, eta tokiko, nazioko eta nazioarteko egileek parte hartuko dute bertan. Gainera, berritasun gisa, aurten Jaialdiak leiho bat zabalduko die poesia bezalako genero berriei, genero hori modan jarri baita musikaren eta gazteen artean hain ezaguna den TikTok bezalako sare sozialen eraginari esker. Gainera, lehenengoz, Elkarren lankidetza izango du euskarazko literatua sorkuntza bisibilizatzeko.

Programa ostegunean hasiko da, otsailak 9, KMK-ko Ganbara Aretoan arratsaldeko 18:00etan Jasone Osoro kazetari eta idazle elgoibartarraren eta Karlos Aretxabaleta idazlearen arteko solasaldiarekin. Jasone euskarazko gazte literaturaren egilerik irakurrienetako bat da eta Festa (Elkar) aurkeztuko du; Karlosek, aldiz, Sex-sua (Elkar) aurkeztuko du, desioa, sentimenduak eta zentzumenak aztertzen dituen kontakizun bilduma

Saioaren ondoren, 19:00etan, egile horiek emango dituzte euskarazko kontakizun laburren lehiaketaren lehen eta bigarren sariak.

Ostiralean, otsailak 10, 18:00etan, Elise Kovaren La caída del príncipe de fuego (Puck Editorial) aurkeztuko da. Egile estatubatuarra USA Todayren supersalmenta bihurtu da, fantasiaz eta izaki magikoz betetako sagei esker. Aurkezpena ingelesez egingo da aldi bereko interpretazioarekin, eta bertaratzeko aurrez izena eman beharko da evenbrite bidez (esteka). Bere liburua aurkeztu ondoren, egileak aleak sinatuko ditu eta argazkiak aterako ditu bertaratutakoekin.

Otsailaren 11n, larunbatean, 16:30etik aurrera, Leire Vargasek euskarazko inprobisazio poetikoko workshopa egingo du eta Dena ametsa den irudipena (Elkar) liburua aurkeztuko du. Oso nobedade berezia da eta jaialdiaren programan sartu da.  Aldez aurretik izena eman beharko da evenbriten bidez (esteka), plazak mugatuak izango baitira, Leirek egitura parte-hartzaile eta dinamikoa landu duelako. Leire Vargas bertsolaria, idazlea eta itzultzailea da, eta 2021ean Irun Hiriko Kutxa Literatura Saria irabazi zuen. Tokiko literatura panoramako egile berrien artean etorkizun handienekoena da.

Jaialdia amaitzeko, 17:30ean, azken liburu sinatzea egingo da Victoria Álvarez idazlearen eskutik, eta, ondoren, 18:00etan, Las Eternas aurkeztuko du, ikusleen artean onarpen handia izan duen girotze historikoko eleberria. Salamancako idazle gazteak hainbat literatur sari ditu, besteak beste, Torrente Ballester saria.

Gaztelaniazko kontakizun laburren lehiaketako sarien banaketa larunbatean izango da, 19:00etan, edizio honi amaiera emateko ekitaldi gisa.

Talentua eta sorkuntza sustatze aldera, proiektu pilotu bat jarri da abian bi ikastetxetan: Salesianos Donostia eta Pasaia-Lezo Institutua. LUMAfest! jaialdiaren aurreko edizioko idazle izan ziren Iria G. Parente eta Selene M. Pascual egileek, urtarrilaren 23an eta 24an, idazketa sortzaileko masterclass bat egin zuten bi ikastetxeetako DBH 4ko ikasleekin. Guztira 136 ikasle hurbildu dira eleberri literario baten egituran lan egiteko prozesura, pertsonaien profil bat eta istorio labur bat sortzera, bi egileen eskutik.

Aurten ere, eta iazko arrakasta ikusita, euskarazko eta gaztelaniazko literatura sorkuntza sustatzeko asmoz, kontakizun laburren lehiaketa bat jarri da abian Instagram eta Twitter bidez. Lehiaketa otsailaren 4ra arte egongo da martxan, eta gonbidatutako egileek aukeratuko dituzte irabazleak, bi euskaraz eta bi gaztelaniaz, eta eskaintza pertsonalizatua izango duen liburu sorta bat emango diete jaialdian zehar. Kontakizunetan #babeslekua eta #refugio hitzak erabili behar dira. Oinarriak jaialdiaren webgunean kontsulta daitezke.

Edizio honetako kartela Raisa Alava ilustratzailearena da, ilustratzaile eta grafista gazteen lanari ikusgarritasuna emateko eta emakumeen lana balioan jartzeko apustuaren ildoan. Saio guztiak streaming bidez egongo dira eskuragarri, euskaraz zein gaztelaniaz, LUMAfest! webguneko estekaren bidez. Aurrez aurreko saioak Koldo Mitxelena Kulturuneko Ganbara espazioan egingo dira.

KMKren literaturaren aldeko apustu honekin batera, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak literatura proiektuak babestu, sustatu eta hedatzeko ekintzak ere burutzen ditu. Beste behin ere, helburua da pentsamendu kritikoa sustatzea eta euskarazko eta gaztelaniazko literatura ekoizpenaren talentua bultzatzea.

  

2410