“Quo vadis Europa”: Gipuzkoak bat egin du Aniztasunaren Hilbatearekin, xenofobiak Europan bizi duen gorakadari buruzko jardunaldi batekin
“Quo vadis Europa”: Gipuzkoak bat egin du Aniztasunaren Hilbatearekin, xenofobiak Europan bizi duen gorakadari buruzko jardunaldi batekin
“Quo vadis Europa”: Gipuzkoak bat egin du Aniztasunaren Hilbatearekin, xenofobiak Europan bizi duen gorakadari buruzko jardunaldi batekin
Gipuzkoako Foru Aldundiak bat egin du Aniztasunaren Europako Hilabetearekin, ‘Quo vadis Europa: Eskuin erradikalak eta xenofobia Europan’ jardunaldiarekin. Hori horrela, maiatzaren 27an eta 28an, Donostian, diskurtso baztertzaileen gorakada, elkarbizitzan duten eragina eta tokian tokiko erantzun demokratikoak aztertzeko aukera izango da.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Giza Eskubideen eta Kultura Demokratikoaren Zuzendaritzak bat egin du aurten ere Aniztasunaren Europako Hilabetearekin, Europako Batzordeak bultzatutako eta Aniztasunerako Fundazioak koordinatutako ekimenarekin. Kanpaina hori maiatzero egiten da Europar Batasuneko 27 herrialdeetan, eta lan-ingurune inklusiboak, berdintasunezkoak eta aniztasunera irekiak sustatzea du helburu, aniztasuna balio soziala izateaz gain, enpresa eta erakundeentzako eraldaketa eta lehiakortasun tresna ere badela gogoraraziz.
Hausnarketarako jardunaldiak
Diskurtso baztertzaileen aurrerapenak markatutako Europako testuinguru politiko eta sozialaz jabetuta, foru zuzendaritzak haratago joan nahi izan du aurten, ZASekin (Zurrumurruen Aurkako Sarea) batera, hausnarketa kritikoko jardunaldi berri bat antolatuz: ‘Quo vadis Europa: eskuin erradikalak eta xenofobia Europan’, maiatzaren 27an eta 28an Donostian egingo dena. Ekimen honen helburua da aztertzea nola eskuin berriak Europako kontakizun politikoa berrantolatzen ari diren eta nola haien diskurtsoak gure hurbileko errealitateetan sartzen ari diren.
Lehenengo saioak, 27koak, Europako panoraman izango du fokua. Jesus Casquete, Maria Silvestre eta Peio Aierbe adituek eskuin erradikal berri hauen sorrera, diskurtso politikoa eta elkarbizitzan dituzten eraginak aztertuko dituzte. Aurrerago, horiek elikatzen dituzten faktoreak aztertuko dira: beldurra, desafekzioa eta gizarte segurantzarik ezaren instrumentalizazioa, Miguel Urban, Nuria Alabao edo Xabier Aierdi bezalako ahotsen ekarpenekin. Europan zer gertatzen ari den ulertu eta zer erantzun eraiki behar ditugun tokian tokikotik aztertzeko aukera izango da, beraz.
Hilaren 28an, gure inguruko errealitatean jarriko da arreta. Jardunaldia galdera zuzen batekin hasiko da: "Eta Euskadin, zer?". Mikel Mazkiaran, Julia Shershneva eta Itziar Eizagirrek diskurtso horien bilakaerari buruzko joerak eta prospekzioak partekatuko dituzte. Ondoren, Pablo Simon, Gemma Pinyol edo Andrea Ruiz Balzola bezalako pertsonek fenomenoa ikuspegi zabalago batean kokatzen lagunduko dute: nora doa Europa eta zer rol jokatzen dugu norabide horretan?
Giza Eskubideen eta Kultura Demokratikoaren zuzendaria den Ion Gambrak azpimarratu du bigilantzia aktiboa behar dela bizikidetza demokratikoaren oinarrizko printzipioak zalan-tzan jartzen dituzten ideien gorakadaren aurrean. Bere hitzetan, "ez da nahikoa haserre-tzea; diskurtso horien mamia ulertu behar dugu, argudio sendoekin desmuntatu behar di-tugu eta herritarrekin duintasunetik eta justizia sozialetik konektatuko duten alternatiba po-litikoak eskaini behar ditugu". Gambraren arabera, "gure betebehar instituzionala argia da: gizarte eredu plurala, irekia eta erabat demokratikoa defendatzea, gehien behar dutenak babestuko dituena eta beldurra tresna politiko gisa erabiliko ez duena".
4756