Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea «Zure osasunarengatik mugitzen gara», Mugikortasunaren Asteko ekintza bat, osasunaren emakumezko profesionalei zuzendua

«Zure osasunarengatik mugitzen gara», Mugikortasunaren Asteko ekintza bat, osasunaren emakumezko profesionalei zuzendua

Zumarragako, Irungo, Donostiako eta Eibarko ospitale-guneetatik bizikleta elektrikoko irteera gidatuak eskainiko dira.

2021/09/17
Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatuak, Rafaela Romerok, Zumarragako lehen ibilaldian parte hartu du gaur goizean «Zure osasunaren alde mugitzen gara» kanpainaren barruan. Gipuzkoako adin guztietako eta osasun-zentro guztietako osasun-arloko emakumeei zuzendutako jarduera hori Aldundiko Mugikortasun Departamentuak antolatzen dituen ekintzetako bat da, Mugikortasunaren Europako Astea dela-eta, hil honen 16tik 22ra. Aurtengo lema hauxe da: «Zure osasunaren alde, mugitu zaitez modu jasangarrian».
 
Irteerak, bizikleta elektrikoan eta adituek gidatuta, lurraldeko ospitale-gune hauetatik aterako dira:
o Zumarragako Ospitalea (Zumarraga)
o Bidasoa Ospitalea (Irun)
o Donostia Unibertsitate Ospitalea (Donostia)
o Eibarko Ospitalea (Eibar)
 
 
 
 
 
 
Parte-hartzaileek bizikleta-ibilbide bat egingo dute, ospitale-gune bakoitzean hasiko dena eta, herri bakoitzerako interpretatutako eta landutako bisitaldi gidatu baten bidez, udalerriko hainbat puntu igaroko dituzte.
 
Ibilbidean zehar, osasunaren arloko emakume profesionalen ongizatearen alderdietan sakontzera bideratutako gaiak eta jarduerak garatuko dira, hala nola emakumeek bizikleta erabiltzeari eta haien sentsibilizazioari buruzko iritziak eta gogoetak trukatzea coaching-esperientzien bidez. Jarduerari ekin aurretik, hirietan bizikletan ibiltzearekin zerikusia duten gaiak landuko dira, eta bizikleta-mugikortasunarekin zerikusia duten zalantzak argituko dira.
 
Ibilbidea hasi aurretik, Rafaela Romero diputatuak Osakidetzaren lankidetza eskertu du, eta emakume guztiak animatu ditu parte hartzera. Azaldu duenez, «mugikortasun jasangarriko ekintza bat da, osasun-esparruko emakume guztiei zuzendua, direla mediku, erizain, laguntzaile, garbitzaile edo zeladore, Horrekin, osasun-krisi erabakigarrian egindako ekarpena aitortu nahi dugu».
 
Bisita gidatuak Ondare Interpretaziorako Europako Elkarteak (Interpret Europe – European Association for Heritage Interpretation) bermatutako metodologian oinarrituta egingo dira. Ibilbide bakoitzak 10 parte-hartzaile izango ditu, gidaz gain, eta gutxi gorabehera ordu eta erdiko iraupena izango du. 
 
Ekintza honen egutegiari dagokionez, Rafaela Romero diputatuak azaldu duenez, ekintza diseinatu da osasun-langile guztiei aukera emateko asmoz. Horregatik, osasun-zentro bakoitzeko eskaintza hiru txandakoa da, eta euskarazko eta gaztelaniazko irteerak txandakatzen dira. 
 
 
 
 
 
 
 
  

1941