Menu nagusira joan Eduki nagusira joan
Atzealdea

12 lagun sendatu eta 11 hil dira azken orduetan Gipuzkoako adinekoen egoitzetan

Foto 12 lagun sendatu eta 11 hil dira azken orduetan Gipuzkoako adinekoen egoitzetan

12 lagun sendatu eta 11 hil dira azken orduetan Gipuzkoako adinekoen egoitzetan

Osakidetzaren eskutik, egoitzetako profesionalek beste aholkularitza saio bat jaso dute Covid-19 eszenatoki ezberdinen inguruan.

12 lagun sendatu eta 11 hil dira azken orduetan Gipuzkoako adinekoen egoitzetan

Eider Mendoza foru bozeramaileak Gipuzkoako adineko pertsonen egoitzetako egoeraren eguneko balantzea egin du eta azpimarratu du gaur 12 pertsona gehiagok jaso dutela alta, beraz, guztira 21 dira gaur arte sendatu diren pertsonak Gipuzkoako adineko pertsonen egoitzetan. Hala ere, azken orduetan 11 lagun zendu dira eta 19k positibo eman dute. Beraz, guztira, 5.424 pertsona artatzen diren Gipuzkoako 65 egoitzetan, 67 heriotza eman dira, 275 daude Covid-19n positibo emanda eta 21 sendatu dira. Guztira, 38 pertsona daude Donostiako Gurutze Gorriaren zentroan eta 31 ospitaleratuta.

          Azken orduetan zendu diren pertsonak bizi ziren GSR Aretxabaleta egoitzan, Hondarribiako Caser Residencial Betharramen, Ordiziako San Josen, Donostiako Berran, Tolosako Iurreamendin eta Arrasateko Iturbiden. Guztira 15 zentro daude Gipuzkoan Covid-19 kasu positiboak dituztenak, izan ere, duela bi egun Irungo Ama Xantalen positibo emandako pertsonak negatibo eman du ospitalean errepikatutako frogan, beraz, ez du kasu positiborik egoitza honek.

Mendozak gaineratu du, Gipuzkoako Foru Aldundiak egoitza-zentroei bideratutako aholkularitza saioak indartzen jarraitu duela, oraingoan Osakidetzarekin kolaborazioan, adineko pertsonen egoitzetan Covid-19 eszenatoki desberdinen erabileraren inguruko jardunaldi batekin: “Kasu positiborik ez duten zentroetako eremu prebentiboetatik, kutsatzeak dituzten zentroetako sektorizazio eta kontentzio neurrietaraino”.

Gaurko saioan, telematikoki eman dena, Gipuzkoako adineko pertsonen egoitza sareko 175 profesionalek hartu dute parte, eta Itziar Landetak gidatu du Saioa, Donostiako Ospitaleko Prebentzioko zerbitzuburuak. Bozeramaileak gehitu du saio honek balio izan duela, batez ere, zalantzak argitzeko, hausnarketak partekatzeko, eta neurri prebentiboen eta kontentziokoen inguruko ezagutza finkatzeko.