Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea 22 egun jarraian hildakorik gabe adinekoen egoitzetan

22 egun jarraian hildakorik gabe adinekoen egoitzetan

Azken orduetan ere ez da COVID-19 kasu positibo berririk.

Mendoza foru bozeramaileak, Gipuzkoako adinekoen egoitzetako egoeraren eguneroko balantzea egin du, eta 65 zentro eta 5.425 plaza dituen sarean, azken 24 orduetan ere ez da aldaketarik izan; beraz, guztira 22 egun dira jarraian COVID-19a dutenen heriotzarik gabe eta 16 kutsatze berririk gabe.

Gaur arte, beraz, 382 adineko pertsonak gainditu dute gaixotasuna, 167 pertsona zendu dira eta 13k diagnostiko positiboarekin jarraitzen dute; hurrenez hurren, %68, %29,7 eta %2,3. 13 pertsona horietako bat ospitalean dago, eta bi dira Gipuzkoan COVID-19 kasu aktiboak dituzten egoitzak.

Lehen positiboak martxoaren 19an atzeman zirenetik, birusa 16 zentrotan sartu da, eta horietako 14 dagoeneko COVID-19 gabe geratu dira: Tolosako Iurreamendi, Eibarko Egogain, Irungo Caser Residencial Anaka, Zarauzko Santa Ana, Hondarribiko Caser Residencial Betharram, Zumaiako Otezuri, Donostiako Aita Etxe, Beasaingo Arangoiti, Donostiako La Paz, Ordiziako San Jose, Zumarragako Argixao, Eskoriatzako Jose Arana, Eibarko San Andres, Arrasateko Iturbide.

  

1598