Menu nagusira joan Eduki nagusira joan
Atzealdea

23 adineko pertsona gehiago sendatu dira azken orduetan Gipuzkoako egoitzetan

Foto 23 adineko pertsona gehiago sendatu dira azken orduetan Gipuzkoako egoitzetan

23 adineko pertsona gehiago sendatu dira azken orduetan Gipuzkoako egoitzetan

Urbilek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak ekimen bat abiarazi dute gutunak eta marrazkiak jaso eta lurraldeko egoitzen bizi diren adinekoei bidaltzeko.

23 adineko pertsona gehiago sendatu dira azken orduetan Gipuzkoako egoitzetan

Eider Mendoza foru bozeramaileak Gipuzkoako adineko pertsonen egoitzetako egoeraren eguneroko balantzea egin du, 65 zentroz osatutako sarea, non 5.425 pertsona artatzen diren, eta jakinarazi du azken orduetan 23 lagun gehiagok gainditu dutela gaixotasuna Tolosako Iurreamendi egoitzan (10), Arrasateko Iturbiden (5), Zumaiako Otezurin (3), Zarauzko Santa Anan (2), Eibarko Egogainen (2) eta Beasaingo Arangoitin (1). Guztira, 54 lagunek jaso dute mediku alta.

           Beste alde batetik, ordea, zortzi pertsona zendu dira azken orduetan eta 13 Covid-19 kasu positibo berri atzeman dira. Azken heriotzak eman diren zentroak izan dira Iturbide (2), Donostiako Berra (3), Eibarko San Andres (1), Santa Ana (1) eta Otezuri (1). Gaur arte guztira 54 lagun sendatu dira, 125 hil dira eta 296 lagunek Covid-19n positibo emanda jarraitzen dute. 42 lagun Donostiako Gurutze Gorriaren zentroan daude eta 33 ospitaleratuta.

          Bestalde, eta Urbil eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren lankidetzaren eskutik, Eider Mendozak ezagutarazi du Gipuzkoako egoitzetan bizi diren adinekoei eskainitako mezu positiboak jasotzeko abiarazitako ekimen berria. Kanpainak helburu du, hiritarren hitzen bidez, animo mezuak bidaltzea egoitzetan bizi diren adineko pertsonei, gutun zein marrazkien bidez.

          “Adineko pertsonei gure berotasuna iristarazteko beste modu bat da, hain beharrezkoa dena egun hauetan”, aipatu du diputatuak eta gaineratu du ekintza honek beste bide bat izan nahi duela “denok euren alboan gaudela erakusteko”. Marrazki eta gutunak apirilaren 27a bitarte bidali ahal izango dira urbil@urbil.es helbidera, eta ondoren, lurraldeko egoitza zentroetara igorriko dira.