Menu nagusira joan Eduki nagusira joan
Atzealdea

7.000 ikaslek hartu dute parte gaur arte Gipuzkoako foru Ogasunaren unitate didaktikoan

Foto 7.000 ikaslek hartu dute parte gaur arte Gipuzkoako foru Ogasunaren unitate didaktikoan

7.000 ikaslek hartu dute parte gaur arte Gipuzkoako foru Ogasunaren unitate didaktikoan

2019/2020 ikasturtean parte hartzeko interesa duten ikastetxeek jada eman dezakete izena

7.000 ikaslek hartu dute parte gaur arte Gipuzkoako foru Ogasunaren unitate didaktikoan

7.000 ikasle gipuzkoarrek hartu dute parte egun arte Gipuzkoako foru Ogasunaren finantza eta ekonomia arloko unitate didaktikoan, Eusko Jaurlaritza eta Bizkaia eta Arabako Ogasunekin elkarlanean egin den proiektua. “Gizarte kontzientziazioa da zerga iruzurrari aurre egiteko erarik eraginkorrena eta, hori dela eta, ezinbestekoa da ahalegin bat egitea belaunaldi berriak honen jakitun izateko. Gure zerbitzu publikoak nola finantzatzen diren ezagutze hutsak arlo honetan jauzi kualitatiboa ematea ahalbidetzen du”, azaldu du Ogasun eta Finantzetako foru diputatu den Jabier Larrañagak. Unitate didaktikoa 2014 urtean jarri zen martxan Gipuzkoan eta, azken ikasturtetan, gainerako lurralde historikoetara hedatu da.
Larrañagak ikastetxeak ekimen honetan parte hartzera animatu ditu, irailean eta urrian izen emateko epea irekita dagoela gogoratuz. “Orain arte lan egin dugun zentroekin daukagun esperientzia oso positiboa da eta, horregatik, interesa duen oro pausua eman eta proiektuarekin bat egitera animatu nahi dugu”, esan du. Interesa duten ikastetxeek web orri honetan jasotzen den eskaera orria bete eta aurkeztu behar dute: https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/ogasuna/zerga-iruzurraren-prebentzioa/fiskalitatearen-inguruko-unitate-didaktikoa. Azken ikasturtean, 2018/2019an, Gipuzkoako 66 ikastetxek hartu zuten parte, eta Euskadiko Autonomia Erkidegoan 165 izen ziren parte hartu zuten zentroak. 
Unitate didaktiko honen helburua, webgune baten bidez, ekonomiari eta zergei buruzko oinarrizko jakintza ikasleengana hedatzea da, DBHko 4. mailatik aurrera, kontzientzia fiskala handiago bat pizteko xedearekin. Webgunean, euskal zerga sistemaren oinarrizko ezaugarriak eta zerga nagusien egitura azaltzen dira, Administrazioak zerga bidez jasotako diruarekin zer zerbitzu publiko eskaintzen dituen identifikatzen da eta, azkenik, iruzur fiskalaren aurkako borrokaren inguruko eztabaida sustatzen da.
Aldi berean, Larrañagak azken urtetan jarri diren beste zenbait neurritan ere jarri du azpimarra, norabide berean doazenak. Esaterako, foru Ogasunaren egoitza nagusira egiten diren bisitak, non bigarren hezkuntzako eta batxilergoko 260 ikaslek hartu duten parte. Unibertsitate arloan, foru erakundeak aurreko legealdian zerga mintegiak jarri zituen martxan. Hauetan, 1.032 ikaslek hartu zuten parte, UPV-EHU, Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea eta Tecnunekoak. Azkenik, foru diputatuak gogoratu du 2018an egin zela lehen aldiz ideia lehiaketa, zerga unitatean parte hartzen ari diren ikasleen artean, eta 76 ikasle lehiatu zirela bertan. “Kontzientziazioan aurrera egitea iruzurraren aurkako borrokan jauzi kualitatiboa ematea esan nahi du, eta helburu horretara bideratzen da gure ahalegina”, itxi du foru arduradunak.