ABIATU sistemak prestazioak hobetu ditu herrialde gehiagotan erabilera errazteko eta izapideak sinplifikatzeko
ABIATU sistemak prestazioak hobetu ditu herrialde gehiagotan erabilera errazteko eta izapideak sinplifikatzeko
ABIATU sistemak prestazioak hobetu ditu herrialde gehiagotan erabilera errazteko eta izapideak sinplifikatzeko
Maiatzaren 14tik aurrera, Andorran ere erabili ahal izango da, eta aldatutako ibilgailuaren matrikula berria lotu izango da Bidegiren webgunetik bertatik

Datorren maiatzaren 14tik aurrera, ABIATU ordainketa-gailuaren erabiltzaileek prestazio berriak jaso ahal izango dituzte, gailuz aldatu beharrik gabe. Hobekuntzen artean, Andorran gailua erabiltzeko aukera egongo da, baita ibilgailua aldatuz gero hari lotutako matrikula lotzeko aukera ere, hori guztia modu errazean Bidegiren webgunearen bidez. Berritasun horien berri emateko, Bidegi foru sozietateak mezu elektroniko bat bidaliko die, maiatzaren 14tik aurrera, ABIATU gailuaren 145.000 titular baino gehiagori. Informazioa gailua eskatzean emandako helbideetara bidaliko da. Era berean, informazio guztia Bidegiren webgunean egongo da eskuragarri (www.bidegi.eus).
Andorra eta Italia
Estatu osoko, Frantziako eta Portugalgo autobide eta aparkalekuetan gaur egun duen erabileraz gain, ABIATU gailuak Andorran ere balio izango du. Era berean, ibilgailuz aldatuz gero, erregistratutako matrikula eguneratu ahal izango dute erabiltzaileek, eta berria gailu aktiboarekin lotu, beste bat eskatu beharrik gabe. Kudeaketa hori telematikoki egin ahal izango da, profil pertsonalaren bidez, Bidegiren webgunean. Aurrez aurre egin nahi duenak, orain arte bezala, Aritzetan eta Bergaran dauden bezeroen arretarako guneetara joan ahal izango du. Edozein zalantza argitzeko, Bidegik 943 105106 arreta-telefonoa ere eskaintzen du.
Italiara bidaiatzen dutenentzat, bestalde, Bidegik gailu espezifiko bat eskaintzen du herrialdeko autobide eta aparkalekuetan ordaintzeko. Kasu horretan, beharrezkoa da gailu berri bat eskatzea eta egungoa itzultzea. Jaulkipen kostua 4 €-koa da, eta, aktibatu ondoren, ABIATUren funtzio, deskontu eta zerbitzu guztiak izango ditu. Urteko mantentze-tarifa 7 €-koa izango da, Bidegik kudeatzen dituen gainerako gailuetarako bezala.
3839