Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Abuztura arteko zerga bilketa metatua % 4,8 igo da Gipuzkoan, aurreko urtearekin alderatuta

Abuztura arteko zerga bilketa metatua % 4,8 igo da Gipuzkoan, aurreko urtearekin alderatuta

Foru erakundeak aurreko urtean baino 166,7 milioi euro gehiago bildu ditu

2023/09/14
Ogasuna eraikina

Zerga-bilketa metatua %4,8 hazi da Gipuzkoan abuztuaren 31ra arte, aurreko urteko denboraldi berdinarekin alderatuta. Guztira, 3.617 milioi euro bildu dira, hau da, 2022an baino 166,7 milioi gehiago. Sarrera gordinak % 3,1 igo dira eta itzulketak %1,8 jaitsi dira. Zuzeneko zergak %8,3 handitu dira, zeharkako zergak %1,0 eta Estatuarekiko doiketak %0,4.

Zergaz zerga, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergarekin (PFEZ) hasita, lan-etekinen atalean 116,1 milioi euro gehiago bildu dira (+%8,8). PFEZ osoaren hazkundea %9,9 igo da, hau da, 134,4 milioi gehiago. Sozietateen gaineko Zergari dagokionez, enpresa-mozkinak zergapetzen dituen kuota diferentzial garbia 21,4 milioi hazi da abuztura arte, 2022ko aldi beraren aldean: diru-sarrera gordinak 33,2 milioi igo ziren, batez ere kanpainagatik, eta itzulketak 11,8 milioi.

Bestalde, Foru Aldundiak kudeatzen duen BEZari dagokionez, zerga bilketa metatua %3,0 igo da aurreko urtearekin alderatuta, hau da, 27,5 milioi gehiago: diru-sarrerak 113,7 milioi gehiago izan ziren (+%10,3), itzulketak 44,8 milioi gutxiago (-%7,0) eta lurralde arteko doikuntzak 130,9 milioi gutxiago (-%29,9). Zerga berezien atalean, tabako-laboreen gaineko zergaren bilketa 12,6 milioi eurotan gutxitu da (-%13,4), eta 5,4 milioi gutxiago bildu dira hidrokarburoetan (-%2,2) eta 3,2 milioi plastikozko ontzi ez-berrerabilgarrien gainean aurten ezarritako zergan. Azkenik, Estatuarekin egiten diren doikuntzetan bilketa metatua, joan den urteko epe beraren aldean, 29,6 milioi jaitsi da BEZean eta 30,5 milioi hobetu da zerga berezietan.

  

1434