Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Adineko egoiliar bat hil da azken orduetan COVID-19rekin

Adineko egoiliar bat hil da azken orduetan COVID-19rekin

Hernaniko egoitzan egin diren eta gaur jaso diren PCR proben emaitzek 17 kasu positibo berri atzeman dituzte egoiliarren artean, gehienak asintomatikoak

Eider Mendoza foru bozeramaileak jakinarazi duenez, Hermano Garate – San Ignacio (Donostia) zentroko egoiliar bat hil da azken orduetan, ospitaleratuta zegoena. Bestalde, astelehenaz geroztik Hernaniko Santa Maria Magdalena zentroan egin diren PCR probek, eta gaur jasotako emaitzek, erabiltzaileen artean 17 COVID-19 kasu positibo gehiago atzeman dituztela jakinarazi du bozeramaileak, eta gehienak asintomatikoak direla zehaztu du. Egoitza osoaren mapaketa egin da lehen positiboaren berri izan ondoren, eta datozen orduetan jarraituko da azken emaitzak jasotzen. Pasa den abuztuaren 31n, astelehena, Hernaniko zentroan lehen positiboa atzeman zenetik, gaur arte 20 erabiltzailek eman dute positibo.

Azken kasuekin, egun, Gipuzkoako egoitza-zentroetako erabiltzaileen artean 25 COVID-19 kasu positibo daude, 65 zentrok eta 5.425 plazak osatzen duten sarean: bost Donostiako Hermano Garate – San Ignacio egoitza-gunean, eta 20 Hernaniko Santa Maria Magdalenan. 25 kasuetatik bi dira ospitaleko arreta behar duten eta ospitaleratuta dauden pertsonak. Abuztuaren 11n lehen positiboak eman zirenetik, hiru pertsona hil dira COVID-19rekin Gipuzkoako egoitzetan, Hermano Garate – San Ignacio zentroko egoiliarrak.

  

1354