Menu nagusira joan Eduki nagusira joan
Atzealdea

Afrikar emakume ikertzaile eta ekintzaileak Gipuzkoara datoz ezagutzak aberastera, ondoren horiek beste batzuei emateko

Foto Afrikar emakume ikertzaile eta ekintzaileak Gipuzkoara datoz ezagutzak aberastera, ondoren horiek beste batzuei emateko

Afrikar emakume ikertzaile eta ekintzaileak Gipuzkoara datoz ezagutzak aberastera, ondoren horiek beste batzuei emateko

Aldundiaren Gipuzkoa Coopera programaren markoan

Afrikar emakume ikertzaile eta ekintzaileak Gipuzkoara datoz ezagutzak aberastera, ondoren horiek beste batzuei emateko

Afrikako bi emakume ikertzailek sei hilabeteko egonaldi bat beteko dute DIPCen eta CFMen, eta bost emakume ekintzaile tanzaniarrek, ASPEGIren eskutik, nekazaritza eta elikadura esperientzia batzuk ezagutuko dituzte, hartara beren negozio proiektuak garatu eta hobetzeko. Hori guztia, Mujeres por África fundazioarekin lankidetzan.

Itxaso: «Kooperazio politikak iraultzen gabiltza Afrikari begira, eta Gipuzkoara datozen emakume hauekin estereotipo guztiak apurtzen dira. Emakume prestatu eta ekintzaileak dira, elkartasun laguntza bat behar dutenak harreman eta aliantza berriak lortzearren, hartara beren ezagutzak transmititu eta partekatzeko».

Denis Itxaso Kultura eta Kooperazio diputatuak «Ellas investigan» eta «Baratzetik merkatura» proiektuak aurkeztu ditu gaur goizean. Proiektuok Gipuzkoa Cooperaren markoan eramango dira aurrera hauekin lankidetzan: Mujeres por África fundazioa; DIPC, Donostia International Physics Center, Centro de Física de Materiales (CFM; CSIC eta EHUren zentro mistoa); eta ASPEGI emakume profesionalen eta enpresarien elkartea. Hiru proiektuak emakumeekin eta Afrikarekin lotuta daude Mujeres por África elkartearen bidez. Aldundiak 65.000 eurorekin finantzatu ditu proiektu hauek.

Prentsaurrekoan parte hartu dute María Teresa Fernández de la Vega Mujeres por África fundazioaren presidenteak, Pedro Miguel Echenique DIPCeko lehendakariak, Javier Aizpurua CFMko presidenteak, Nerea Ibañez García ASPEGIko presidenteak eta Sophia Mlote Tanzaniatik datorren emakume ekintzaileak.

Gipuzkoa Coopera Aldundiak 2017an abiarazitako proiektu bat da, xede duena Garapenerako Lankidetza sustatzea, lankidetzan ohikoak ez diren baina Gipuzkoan eta kanpoan ongi errotuak dauden erakundeetara zabalduz.

Proiektu hauek bi ardatz nagusi dituzte; batetik, Afrikari buruz dagoen diskurtsoarekin eta ikuspegi bakarrarekin amaitzea (izan ere, kontinente hartan bikaintasunak, zientziak, ikerketak eta ezagutzaren garapenak ere badute presentzia), eta, bestetik, aukera bat ematea afrikar emakumeei, bikaintasun horren iturri eta oinarri diren aldetik.

Mujeres por África fundazioa erakunde pribatu bat da, María Teresa de la Vega Gobernuko lehendakariorde ohiak 2012an abiarazi zuena, xede duena Afrikaren garapenari laguntzea bertako emakumeen bidez. Ellas investigan fundazioak abiarazitako ekimen bat da. Helburua da zientzia eta teknologia emakumeen eskura jartzea, haien ikertzaile ibilbidean laguntzea, haien lorpenei ikusgarritasuna ematea eta hain lidergoa sustatzea nazioarteko komunitate zientifikoan. Proiekturako lehentasunezko lan eremuak dira; osasuna; energia, ura eta aldaketa klimatikoa; eta nekazaritza eta elikaduren segurtasuna. Afrikar emakume ikertzaileak Espainiako zentroetara ekartzeaz gain, Ellas investigan proiektuak afrikar emakume zientzialarien sareak sustatuko ditu, espainiar eta europar sareen lankidetza bultzatuko du eta baterako proiektuak indartuko ditu, bai boluntarioak, bai mundu akademikoaren, ikerketa zentroen eta industriaren arteko eskualdeko eta nazioarteko lankidetzak.

Marko horretan, bi afrikar emakume ikertzailek ikerketa egonaldi bat egingo dute, sei hilabetekoa, DIPCen eta CFMen, ondoren beren unibertsitate eta ikerketa zentroetara itzultzeko konpromisoarekin, hartara bi noranzkoko sare internazionalen harreman sareak itzultzeko eta sortzeko.

Mujeres por África fundazioaren iritziz, «gaur egun, ezagutza garapenaren eta aurrerapenaren oinarria da. Ikerketa zientifiko eta teknikoak, beraz, gure gizarteen sare sozial, ekonomiko eta ekoizlean oinarrizko rol bat bete behar du. Egun Afrikarentzat erronka bat da, herritarren artean aberastasuna eta etekinak banatzeko, ustiapen justu eta begirunezko bat, eta, horretarako, beharrezkoa da zientzia, ikerketa eta berrikuntza izatea. Eta bide horretan emakumeek izan nahi dute eta izan behar dute».,

Baratzetik merkatura

Proiektu honekin, ASPEGIk eta Aldundiak Tanzaniako hamar emakumeri laguntzen die negozio proiektuak garatzen, helburua izanik aurrera egitea balio katean eta ustiapen errentagarriagoak eta eraginkorragoak lortzea, autonomia eta independentzia ekonomikoa emango dietenak. Proiektu hau abiatzen da duela bi urte Mujeres por África fundazioak hamar emakume ekintzaile hauekin hasi zuen lan batetik Voces Verdes proiektuaren bidez. Helburua da tanzaniar emakume hauek gidatzen dituzten nekazaritza proiektu enpresarialak sendotzea. Proiektuok, bere aldetik, aldaketa klimatikoaren kontrako ondorioak arintzeko helburua dute. Horretarako, behar diren urrats eta tresnak ezarriko dira ustiategietako produktuak merkaturatzeko bideak eraikitzeko.

Baratzetik Merkatura proiektuaren bidez, helburua da erakustea zer bide ezarri dituzten Gipuzkoako nekazariek, hartara inspirazio izan daitezen, eta aukera eman dezaten bideak eraiki eta ezartzeko, hauen bidez produktuak merkaturatzeko ikuspegi desberdinetatik: merkatu tradizionalak, supermerkatuak, produktu sorrera, paketatzea, gastronomia, enpresa, turismoa, eta abar.

Hamar emakume horietatik bost etorri dira Gipuzkoara herrialdeko zenbait eskualdetatik, ikasitakoa besteei irakasteko asmoz eta, horrela, inpaktu handi bat lortzeko ustiategi eta komunitateetan. Urriaren 1etik 14ra egongo dira Gipuzkoan.

Itxaso nabarmendu duenez, «Aldundia estrategia iraultzen ari da kooperazio politiketan, Afrikara begira Europak eskatzen digun koherentziarekin. Emakume afrikar hauekin estereotipo guztiak apurtzen dira. Emakume prestatu eta ekintzaileak dira, elkartasun laguntza bat behar dutenak harreman eta aliantza berriak lortzearren, hartara beren ezagutzak transmititu eta partekatzeko».

Gipuzkoa Coopera

Proiektu hauek Gipuzkoa Coopera ekimenean daude. Haren bidez artearen, kulturaren, zientziaren, kirolaren eta gastronomiaren alorreko Gipuzkoako ospe handiko zenbait erakundek lankidetzako proiektu bana garatzen dute. Hauexek dira erakunde horiek: Karlos Argiñanoren Aiala Ostalaritza Eskola, Kukai Dantza Taldea, Tabakalera, DIPC, Real Sociedad Fundazioa, Zinemaldia, ASPEGI eta CFM.

Ekimen honen bidez, Foru Aldundiak Gipuzkoako gizartera zabaldu nahi du garapenerako lankidetzan elkarrekin lan egiteko erantzukizuna eta aukera. “Laguntza eta elkartasun premiak gero eta handiagoak direnez, eta gizartearen zati garrantzitsu bat modu aktiboagoan parte hartzeko aukera eskatzen ari denez, komenigarritzat jo da beste pauso bat ematea Gipuzkoa osora zabaltzeko lankidetza. Gipuzkoa Coopera ekimenari esker, herritarrak, gure enpresak, eta ekonomia, gizarte eta kultura arloko eragileak gehiago inplikatzea lortu dugu, guztion zeregina baita mundu bidezkoagoa eta solidarioagoa sortzea», azaldu du San Martinek.

Helburua da garapenerako lankidetza modu poliedrikoan lantzea, eta lankidetza horretatik ateratzea beren ingurunean aldaketak eragiteko gai diren pertsonak eta entitateak.