Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Aginte-postua, dozena bat ibilgailu eta 40 pertsona baino gehiago mobilizatu ditu Gipuzkoak, gaur goizean Beran sortu den suteari aurre egiteko

Aginte-postua, dozena bat ibilgailu eta 40 pertsona baino gehiago mobilizatu ditu Gipuzkoak, gaur goizean Beran sortu den suteari aurre egiteko

Suak 100 baso-hektarea baino gehiago erre ditu jada Gipuzkoako lurretan

Aginte-postuko trailerra, 10 ibilgailu eta 20 suhiltzaile baino gehiago mobilizatu ditu Gipuzkoako suhiltzaile zerbitzuak, gaur goizean Nafarroako Bera herrian sortu den suteari aurre egiteko, ondoren Gipuzkoa eta Iparraldera pasa dena. Hauekin batera, Mendi eta Natura Ingurunetako foru zuzendaritzak 4 basozain, denera 14 pertsonaz osatutako 4 erreten, teknikari bat eta bi uraska mobilizatu ditu. Markel Olano diputatu nagusia eta Gobernantzako foru diputatu den Eider Mendoza aginte-postu mugikorrean izan dira, suhiltzaileen foru zerbitzuak Irungo Zaisa industriagunean ezarri duena. Azaldu dutenez, sua arratsaldeko lehen orduan Gipuzkoara pasa da, Endarlatsa inguruan, gaur egun osoan zehar egon den haize indartsuak bultzatuta, eta 100 baso-hektarea baino gehiago erre ditu.

            “Momentu zaila bizi dugu Irunen, sua aurrera doalako eta Bidasoa auzoko baserri batzuk arriskuan daudelako. Esperantza da gauen zehar tenperatura eta haizea jaitsiko direla”, esan du diputatu nagusiak. Gaineratu duenez, egoera zaila da momentu honetan, baina Ertzaintza, babes zibila, suhiltzaileak eta basozainak egiten ari diren ahalegin partekatuan konfiantza osa jarri du. “Denon artean lortuko dugu sua geldiaraztea”, esan du, lanean ari diren guztien ahalegina eskertuz. Prekauzioz, zonaldeko berrogei baserri inguru desalojatu dira, bi jatetxe eta enpresa batekin batera. Suhiltzaileen foru zerbitzuak mobilizatu dituen baliabideak Bidasoa (Irun), Kosta (Zarautz) eta Korosti (Legazpi) parkeetakoak dira.

  

1844