Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Akting enpresak irabazi du IXO Grupo-k Gipuzkoa Open Future ekimenaren bidez egindako erronka, berrikuntza eta bikaintasuna areagotzeko bezeroek duten esperientzian.

Akting enpresak irabazi du IXO Grupo-k Gipuzkoa Open Future ekimenaren bidez egindako erronka, berrikuntza eta bikaintasuna areagotzeko bezeroek duten esperientzian.

Akting ETEa Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean dago, Donostian, eta irtenbide integrala emango du datuen tratamenduaren kudeaketan oinarrituta, bezeroekiko harremanak beste modu batera egin daitezen.

Akting ETEak irabazi du Mugaritz, Nerua Guggenheim Bilbao, Bistró Guggenheim Bilbao, Topa Sukalderia, Ni neu, eta Bodegón Alejandro jatetxeek osatzen duten sukaldaritza sektoreko IXO Grupo-k egindako erronka; erronka horren helburua da bezeroei esperientzia pertsonalizatu onena eskaintzea eta esperientzia horiek bereizgarriak eta paregabeak izatea. Erronka hori duela hilabete plazaratu zen, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Telefónicak lurraldeko sektore estrategikoak bultzatzeko asmoz sustatutako Gipuzkoa Open Future ekimenaren lehenengo erronka da.

Akting ETE bat da, eta bezeroentzako aplikazioak sortzen ditu prozesu eta teknologia berritzaileen bidez; era berean, esperientzia luzea du erabaki estrategikoak hartzen laguntzeko datuen analisian.  IXO Grupo-ren erronkara aurkeztutako bere proposamenaren proba pilotu bat jarriko du abian, eta horrek ahalbidetuko du bezeroekiko harremanak beste modu batera egitea, esperientzia gastronomikoen datuen tratamenduaren kudeaketaren bidez.   Era berean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren 15.000 euroko saria irabaziko du. Horrez gain, Foru Aldundiak ekintzailetasuna sustatzeko ematen duen laguntza jasoko du bere proiektua abian jartzeko, betiere ezarritako baldintzak betetzen baditu.

IXO Grupo-ren erronkara 36 proposamen aurkeztu dituzte, EAEko, estatu mailako zein nazioarteko startupek, enpresa txiki eta ertainek, teknologia zentroek, eta unibertsitateek.  Estatuko 27 proposamenetatik ia erdia EAEkoak izan dira. Akting enpresaz gain, hautatutako sei proiektuk, irabazlea zein zen jakin baino lehen, murgiltze bidaia bat egin zuten Gipuzkoan zehar (Gipuzkoa Inmersion Trip), Foru Aldundiak ordainduta, non parte hartzaileek eta IXO Grupo-k jakintza partekatu, eta baterako sorkuntza eta sareko lana sustatu zen. Murgiltze bidaia bukatu ondoren, proposamenak Demo Day egunean defendatu zituzten; azalpen bat eman zuten pitch formatuan, eta handik atera zen irabazlea.

IXO GRUPO

Andoni Luis Aduriz eta Bixente Arrietaren eskutik sortua 2009an, IXO Grupo da Ni Neu, Bodegón Alejandro eta TOPA Sukalderia (Donostia, Gipuzkoa), Mugaritz (Errenteria, Gipuzkoa), Nerua Guggenheim Bilbao eta Bistró Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia) jatetxeak biltzen dituen enpresa taldea. Gastronomiaren bidez kultura sortzeko helburuarekin sortu zen, izpiritu geldigaitz, inkonformista eta idealista batetik abiatuta.

Horiek horrela, IXO Grupo-ren jarduna ez da mugatzen sukaldaritzara soilik, beste hainbat esparru eta diziplinetara ere hedatzen baita, hala nola ezagutzaren garapenera eta ikerketara edo enpresei aholkularitza ematera. Janariaren alderdi kultural eta sozialak batzen ditu, eta, aldi berean, bere sektoreak dituen erronkei heltzeko soluzio berritzaileak aurkitzen ditu.

GIPUZKOA OPEN FUTURE

Gipuzkoa Open Future programa Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Telefonicaren arteko aliantzaren emaitza da, eta xedetzat du talentua eta ekintzailetasuna sustatzea «etorkizuneko sektore estrategikoetan», hau da, zibersegurtasunean, gastronomiaren digitalizazioan, mugikortasun jasangarrian eta biozientzietan, bereziki medikuntzako gailuetan. Ekimen horrek dagoeneko bi erronka bota ditu. Aurrrena IXO Grupo-k, eta bigarrena, gaur egun oraindik irekia dagoena, Basque Culinary Centerrek, Telefónicaren bazkide teknologikoak, zeinak ikasleen eta irakasleen esperientzia modu bereizgarri eta berritzailean aldatu nahi baitu inbentarioaren kudeaketa optimizatzeko.

 Gipuzkoa Open Future_ ekimenak uztartzen ditu, batetik, Gipuzkoako Foru Aldundiak teknologia berriekin lotutako talentua erakarri eta kalitatezko enplegua sortzeko duen interesa, eta, bestetik, enpresek beren prozesuak digitalizatzeko duten premia, eta arlo horretan Telefónicak esperientzia zabala du.

  

1899