Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Aldundiak 27.120 euro bildu ditu Gipuzkoako Elikagai Bankuarentzat Afari Jasangarri eta Solidario baten bidez

Aldundiak 27.120 euro bildu ditu Gipuzkoako Elikagai Bankuarentzat Afari Jasangarri eta Solidario baten bidez

Mahaia sukaldarien kolektiboarekin eta Basque Culinary Centerrekin lankidetzan, Jasangarritasun Departamentuak Afari Jasangarri eta Solidario bat antolatu du, Gipuzkoako sektore ekonomiko, instituzional eta sozialeko ehun ordezkari bildu dituena.

2023/11/22
Cena Solidaria y Sostenible 2023

José Ignacio Asensio: “Jasangarritasuna ez da norbanakoaren erantzukizuna soilik, gipuzkoarren izaera definitzen duen konpromiso kolektiboa baizik. Dohaintza hori ezinbestekoa da behar bezala elikatu ahal izateko laguntza behar duten 20.323 pertsonei zerbitzua eskaintzen jarraitu ahal izateko”.

Dani López (Kokotxa), Juan Carlos Caro (Zelai Txiki), Gorka Arcelus (Agorregi) eta Paul Arrillaga (Zazpi) sukaldariek eskaini dute afaria.

Mahaia sukaldarien kolektiboarekin eta Basque Culinary Centerrekin lankidetzan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak bere Afari Jasangarri eta Solidarioaren hirugarren edizioa egin du. Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearen barruan dagoen ekitaldi honen helburua da, elikagaien xahuketaren inguruan sentsibilizatzea eta Gipuzkoako Elikagai Bankuarentzat dirua biltzea, inflazioak eta prezioen igoerak markatutako egungo egoerak eragindako beharrei erantzunez.

"Afari Solidario eta Jasangarria" izenburupean, Gipuzkoako ekonomia, erakunde eta gizarte sektoreetako ehun ordezkari bildu dira Basque Culinary Centerren, ingurumenarekiko eta gipuzkoarren artean ahulenak diren pertsonekiko elkartasuna eta konpromisoa erakusteko.

Ekitaldian parte hartu dutenek egindako ekarpen oparoen laguntzaz, 27.120 euro biltzea lortu da, iazko kopurua (4.225 euro gehiago) baino % 18,5 gehiago. Mahaia sukaldari taldeak eta Basque Culinary Centerrek modu aktiboan parte hartu dute afariaren planifikazioan eta gauzatzean, eta dohaintzak egin dituzte. Bildutako 27.120 euro guztiak Gipuzkoako Elikagai Bankuarentzat izango dira.

Afaria, berriz, Mahaia elkarteko sukaldariek prestatu dute: Dani López (Kokotxa), Juan Carlos Caro (Zelai Txiki), Gorka Arcelus (Agorregi) eta Paul Arrillaga (Zazpi) sukaldariek eskaini dute afaria.

Jasangarritasun diputatu José Ignacio Asensiok eskerrak eta zorionak eman dizkie ekimen solidario eta jasangarri honetan parte hartu duten eragile guztiei, eta azpimarratu duenez, “jasangarritasuna ez da soilik norbanakoaren erantzukizuna, gipuzkoarren izaera definitzen duen konpromiso kolektiboa baizik”.

Bestalde, Belén Méndez de Vigok, Gipuzkoako Elikagai Bankuko presidenteak, eskerrak eman dizkie parte-hartzaile eta antolatzaile guztiei beraien laguntzagatik eta egindako ekarpenengatik. Méndez de Vigok nabarmendu duenez, “hirugarren urtez ospatzen da afari hau, eta Gipuzkoako gizarteak lan bikoitz batean duen inplikazioaren erakusgarri da: elikagai guztiak ahalik eta gehien aprobetxatzea eta ahulenei laguntzea. Méndez de Vigok azpimarratu duenez, “hori posible izan da parte-hartzaile guztien laguntzari esker, Aldundiko Jasangarritasun Departamentuari esker eta Basque Culinary Centerri esker, bere etxean hartzen gaituelako. Eta, jakina, Mahaia kolektiboari esker ere bai, hain eskuzabalki laguntzen eta prestatzen baitu afari zoragarri hau.”.

Alex Beitia BCCko zuzendari akademikoak azpimarratu duenez, “Basque Culinary Centerrentzat ohorea da hirugarren urtez jarraian Gipuzkoako Elikagai Bankuarekin lankidetzan aritzea, eta gehien behar dutenen alde egiten duen lan laudagarria eta elikagaien xahuketaren aurkako borroka babesten jarraitzea. Basque Culinary Centerrek konpromisoa hartzen du gaurko erronkei irtenbideak emateko eta gastronomiaren botere eraldatzailea azpimarratzen jarraitzeko, baina nabarmentzekoa da herritarren elkartasuna eta parte-hartzea funtsezkoa dela horrelako ekimenetan”.

Jose Ignacio Asensio Jasangarritasun diputatuak inauguratu du afaria, elikagaiak alferrik galtzearen inguruan gizartean, ekonomian eta ingurumenean dagoen kontzientziazioa nabarmentzeko. Bere hitzaldian, Gipuzkoako Elikagai Bankuaren “kontzientziazio eta elkartasun sakona” azpimarratu du foru arduradunak, egungo egoerak familia ahulenen beharrei gogor eragiten dielako. Asensiok gaineratu duenez, “dohaintza hori ezinbestekoa da laguntza behar duten 20.323 pertsonei zerbitzua eskaintzen jarraitzeko, behar bezala elikatu ahal izateko”.

Gaur egungo kalkuluen arabera, mundu osoan giza kontsumorako ekoizten diren elikagaien herena xahutzen da gutxi gorabehera, horrek dakarren kostu ekonomiko eta ingurumenekoarekin. Kalkuluen arabera, Gipuzkoan 123.000 tona elikagai xahutzen dira urtean (hondakinen % 23 eta galeren % 77) lurraldeko nekazaritzako elikagaien katean.

Mahaia Kolektiboa

Mahaia Kolektiboa zaharberritzaileek, belaunaldi hibrido bateko seme-alabek eta dagoeneko Euskadin eta Euskaditik kanpo aitorpen nabarmena jaso dutenek osatzen dute. Sukaldarien belaunaldi bateko kide dira, eta urrats bat aurrera eman nahi izan dute, lankidetzan, laguntzen eta guztion onerako lanean.

Basque Culinary Center

Basque Culinary Centerrek ekosistema bakarra osatzen du, eta bertan prestakuntza, berrikuntza, ikerketa eta ekintzailetza elkarrekin bizi dira gastronomia garatzeko eta bultzatzeko helburuarekin. Gastronomia da jaten dugunari eta nola jaten dugun arrazoitutako ezagutza.

Bere misioa pasioa, berrikuntza, bikaintasunerako orientazioa eta konpromiso soziala bezalako balioetan oinarritzen da. 2011tik Donostian kokatuta, Basque Culinary Center erakunde aitzindaria da, eta Gastronomia Zientzien Fakultateak eta BCC Innovation gastronomiako teknologia-zentroak osatzen dute: diziplinarteko ikerketa-zentro bat da, produktuen eta zerbitzuen diseinuan ikertzen eta berritzen duena, eta, aldi berean, enpresei, ekintzaile berriei eta proiektu esanguratsuak dituzten gazteei laguntzen die.

  

944