Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Aldundiak 3/2020 Foru dekretu-Araua partekatu du udalekin, Gipuzkoako Finantza Kontseiluan

Aldundiak 3/2020 Foru dekretu-Araua partekatu du udalekin, Gipuzkoako Finantza Kontseiluan

Araudiak UFFFren zuzkidura zerga bilketa errealitate berrira egokitu du, eta udalei erreminta gehiago ematen dizkie COVID-19aren krisiari aurre egiteko

Gipuzkoako Finantza Kontseiluak, Foru Aldundia eta lurraldeko udalen ordezkari den Eudel elkartzen dituen organoak, ezohiko bilera egin du gaur, 3/2020 Foru dekretu-Arauaren zehaztasunak partekatzeko. Araudi hau pasa den astearteko Diputatuen Kontseiluan onartu zuen foru erakundeak. Dekretu honen bidez, 2020ko Udalen Finantzaketarako Foru Funtsaren (UFFF) zuzkidura murrizten da, udalei beraien aurrekontua egokitzea errazteko tramiteak arintzen ditu eta kudeatzen dituzten tasetan ezohiko hobariak ezartzea ahalbidetzen die.

          Neurri sorta honen helburua da, alde batetik, udalek jasotzen dituzten baliabideak zerga bilketaren jaitsierarekin lerrokatzea. Aurreikuspenen arabera, murrizketa hori %20 eta %25 bitartekoa izango da urte bukaeran, COVID-19 gaitzak mundu mailan eragin duen krisi sanitario, sozial eta ekonomikoaren eraginez. Bestalde, udalei erreminta gehiago eman nahi zaizkie, agertoki aldaketa honek sortu dituen behar berriei modu eraginkorragoan eta azkarragoan erantzun ahal izateko.

          Bilera modu telematikoan egin da eta bertan izan dira, Aldundia ordezkatzen, Ogasun eta Finantzetako foru diputatu den Jabier Larrañagak; Gobernantza foru diputatu den Eider Mendozak; Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako foru diputatu den Jose Ignacio Asensiok; Mugikortasun eta Lurralde Antolaketako foru diputatu den Rafaela Romerok; eta Zerga eta Finantza Politikako foru zuzendari den Bittori Zabalak. Bestalde, EUDELen partetik, parte hartu dute Elgoibarko alkate den Ane Beitiak; Oñatiko alkate den Izaro Elorzak; Orexako alkate den Eneko Maiozek; Eibarko alkate den Miguel de los Toyosek; eta Donostiako Udaleko Ogasun eta Finantzetako zinegotzi ordezkari den Jaime Domínguez-Macaya.

  

1763