Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Aldundiak bere ateak irekiko dizkie 100 ikasle baino gehiagori, bertan praktikak egin ditzaten

Aldundiak bere ateak irekiko dizkie 100 ikasle baino gehiagori, bertan praktikak egin ditzaten

Topaketa egin du gaur unibertsitateetako eta formakuntza zentroetako ordezkariekin, elkarlanean sakontze aldera

2016/11/30

Aldundiak topaketa egin du gaur goizean formakuntza zentroekin eta unibertsitateekin, bere praktika eskaintza ezagutarazteko 2016-2017 ikasturteari begira. Gaur egun, foru erakundeak sinatuak dauzka lankidetza hitzarmenak 11 unibertsitateekin, bai Gipuzkoakoak eta baita lurraldetik kanpokoak ere, eta 28 LH zentro desberdinekin. Bileraren helburua izan da elkarlana estutzea, eta koordinazioa eta funtzionamendua hobetzea hezkuntza eragileekin. “Harreman ona daukagu beraiekin, baina formalizatu egin nahi dugu testuinguru zabalago batean”, adierazi du Imanol Lasa Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazioko diputatuak.

40 lagun inguru parte hartu dute gaurko bileran: lurraldeko lau unibertsitateetako ordezkariek –UPV-EHU, Deustu, Tecnun y Mondragon Unibertsitatea-, LH zentro desberdinetako ordezkariek  –Nazaret, Don Bosco, Easo, Zubiri…-, eta Maite Barruetabeña Funtzio Publikoko zuzendariak, besteak beste. Aldundiak helburu gisa ezarri du datozen urteetan praktiken eskaintza indartzea , “zerbitzu publiko garrantzitsua” direla iritzita. Ikasturte honetan, ateak irekiko dizkie 100 ikasle baino gehiagori.

Komeni da kontuan hartzea haur egun praktikak kurrikularrak direla graduetan zein Lanbide Heziketan. Hau da, formazioaren parte dira, eta derrigorrezkoak dira titulazioa eskuratzeko. “Administrazio publiko bezala, gure betebeharra da eredu izatea eta gure esku dauden baliabide guztiak jartzea praktiken eskaintza zabaldu eta hobetzeko, onuragarria baita formakuntza zentroentzat zein ikasleentzat. Ezin dugu ahaztu ere gazteenei erakundearen ateak zabaltzea duen esanahia, gardentasunaren, eta Aldundian egiten den lanaren dibulgazioaren ikuspegitik”, azaldu du Lasak. 

  

1434