Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Aldundiak erabiltzaile guztien txertaketa-eskubidea bermatuko du

Aldundiak erabiltzaile guztien txertaketa-eskubidea bermatuko du

Oiartzungo Aiton-Etxe eguneko zentroak erabiltzaileei bidalitako zirkularraren aurrean, Aldundiak bilera informatibo baterako deia egingo die astelehenean zentro horretako familiei.

Oiartzungo Aiton-Etxe eguneko zentroak bidalitako zirkularraren aurrean, Gipuzkoako Foru Aldundiak honako hau adierazi nahi du:

Adinekoen osasuna eta segurtasuna bermatzea da Foru Aldundiaren lehentasuna; beraz, erakundeak txertaketa-eskubidea bermatuko die hala egin nahi duten erabiltzaile guztiei, norberaren eskubide eta erabakia baita.
Osakidetzak zehaztuko ditu eguneko zentroetan jarraitu beharreko txertaketa-protokoloak, eta une horretan Aldundiak zentro guztietan aktibatuko ditu. Aldez aurretik, egoitza-zentroekin egin den bezala, informazio-bilerak egingo dira zentro guztiekin, eta informazioa erabiltzaile eta familia guztiei helaraziko zaie.

Foru Aldundia harremanetan jarriko da Aiton-Etxe eguneko zentroarekin, idazkiaren arrazoiak ezagutzeko eta, hala badagokio, aztertu eta hartu beharreko neurriak hartzeko.
Astelehenean, bilera-deialdia bidaliko zaie Aiton-Etxe eguneko zentroko erabiltzaileen familiei. Osasun Saileko epidemiologia-arloko ordezkari batek ere parte hartuko du bilera horretan.
Azkenik, Gipuzkoako Foru Aldundiak erantzukizun kolektiborako deia egin du, eta pandemia hau garaitzea guztion esku dagoela gogorarazi du.

  

1589