Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Aldundiak Ermuaranerreka errekaren nabigagarritasuna berreskuratu du ibilguaren 7 kilometrotan

Aldundiak Ermuaranerreka errekaren nabigagarritasuna berreskuratu du ibilguaren 7 kilometrotan

Guztira 15 jarduketa egin dira, eta, horien bidez, erreka ibilguaren ia 7 kilometro berreskuratu dira.

José Ignacio Asensio Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako diputatuak, Elgoibarko alkate Ane Beitiarekin eta Josu Arraiz Hirigintzako zinegotziarekin batera, erakusketa bat bisitatu du, non erakusten diren Gipuzkoako Foru Aldundiko Obra Hidraulikoetako Departamentuak egin dituen jarduketak Ermuaranerrekaren iragazkortasuna hobetzeko eta bertako espezieentzat nabigagarritasuna handitzeko.

Guztira 15 jarduketa egin dira, eta, horien bidez, erreka ibilguaren ia 7 kilometro berreskuratu dira.

José Ignacio Asensio: "Oztopoak kentzeko jarduketa horien bidez, helburu bikoitza lortzen dugu: ibaiko ekosistemaren kalitate globala hobetzea eta ibaietan dauden espezie autoktonoen kopurua handitzea".

Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako diputatu José Ignacio Asensio, Obra Hidraulikoetako zuzendari Enrique Ramos, Elgoibarko alkate Ane Beitia eta Hirigintzako zinegotzi Josu Arraizekin batera, ikusten egon da Elgoibarko Kultur Etxean ikusgai jarri den erakusketa, Ermuaranerrekaren nabigagarritasuna berreskuratzeko Obra Hidraulikoetako Departamentuak egin dituen jarduerak jasotzen dituena. 

Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako diputatu José Ignacio Asensiok azpimarratu duenez, "oztopoak kentzeko jarduketa horien bidez, helburu bikoitza lortzen dugu: ibaiko ekosistemaren kalitate globala hobetzea eta ibaietan dauden espezie autoktonoen kopurua handitzea".

Ane Beitia alkateak “oso positiboki” baloratu du ekimena: “Ingurumenaren zaintza funtsezko lan-ildoa da guretzako. Gure ingurunea babestu eta sustatu behar dugu, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Ermuaranerrekan kendutako oztopoek ingurua berreskuratzeaz gainera, bertako espezieen sustapena ekarriko du ere. Ondorio zuzena du honek herriaren garapen ekologikoan eta aldaketa klimatikoan ere. Keinu txiki asko batuz egiten dugu aurrera, eta herri garatu bat du jomuga, baina beti, gure baliabide naturalekiko errespetuan. Jardun honekin ere, herritarrei, gure ibaiak zaintzeko deia luzatzen diegu, zaborrik bertara ez botaz, hori ere gure espezieen biziraupenerako traba baita. Herritarrak arduratsuak dira gaiarekiko -berretsi du alkateak-, baita belaunaldi berriak ere: horren erakusle dira hilabeteak atzera Maalan edota Giza Eskubideen parkean zaborra ibaira ez erortzeko ezarritako saretak Haurren Kontseiluak egindako eskaera bati erantzunaz. Emaitza handiak ekintza txikien batuketa dira, eta hau beste bat gehiago da ingurumena babestu eta bultzateko bidean”.

Departamentuak Ermuaranerrekan egin dituen jarduketek ibaiaren luzetarako iragazkortasuna hobetzeko beharrari erantzuten diote, hau da, arrainak errekan zehar, goi aldetik hasi eta Deba ibaian urak isurtzen dituen arte, bi norabideetan (gora eta behera) ibiltzea eragozten duten oztopoen hesi-efektua desagerrarazteko beharrari.

Guztira, 15 jarduketa egin dira; horietatik 13tan presa txikiak eraitsi dira, eta beste bi kasutan arrapalak egitea erabaki da, arrainen nabigagarritasuna errazteko. 15 jarduketa horiek 250.000 € inguruko aurrekontua izan dute, horiei esker Ermuaranerrekaren 7 kilometro iragazkortu ahal izan dira eta, guztira, 10 kokalekutan egin dira:

8,5 milioi euroko inbertsioa Gipuzkoako Oztopoak Iragazkortzeko Plan Gidarian (2020-2025)

Jarduketa horiek Gipuzkoako Foru Aldundiko Obra Hidraulikoetako Departamentuaren Gipuzkoako Oztopoak Iragazkortzeko 2020-2025 Plan Gidarikoak dira, zeinaren helburua baita lurraldeko ibaien konektibitatea hobetzea. Plan Gidariak planifikatzen du Gipuzkoako ibaietan 420 km-tik gorako nabigagarritasuna berreskuratzea, eta 8,5 milioi euroko inbertsioa aurreikusten du guztira. Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako diputatu José Ignacio Asensiok nabarmendu duenez, Planak hirukoiztu egiten du ibaiek arrain espezieentzat duten iragazkortasuna.  “Gure ibaietan oztopoak egotea eta, ondorioz, emaria murriztea ingurumen arazo bat da, eta plan hau oso ekintza eraginkorra da klima-aldaketak espezieen migrazioan dituen ondorioei aurre egiteko”.

Gipuzkoako arroen kasuan, oztopo asko eraiki dira urteetan zehar.Gehienak gizakiak eraikitakoak dira, askotariko helburu eta erabilerekin, hala nola nekazaritza-ureztaketa, ehokuntza, industria hornidura eta ekoizpena eta sorkuntza hidroelektrikoa.Hala ere, presa txiki edo oztopo horiek egoteak –horietako asko gaur egun ez dira erabiltzen–, hautsi egiten du ibaiaren luzetarako jarraitutasuna eta oreka, eta, era berean, oztopo garrantzitsua da espezie autoktonoen bizitza normaltasunez garatzeko.

Horrela, urteetan zehar pilatu diren oztopoak kentzeko jarduketa horien bitartez, foru diputatuak adierazi duenez, "Gipuzkoako ibaien iragazkortasunari esker, ibaien nabigagarritasunaren zati handi bat berreskuratu ahal izan da eta arrain faunaren joan-etorriak hobetu dira, bereziki espezie migratzaileenak, hala nola amuarrain, izokin eta aingirenak; aldi berean, arrainentzat bideragarria den ugaltze-habitata ere hobetuz".

  

1715