Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Aldundiak eta Deustuko Unibertsitateak elkarlan lerroak indartu dituzte

Aldundiak eta Deustuko Unibertsitateak elkarlan lerroak indartu dituzte

Markel Olano diputatu nagusiak lan bilera egin du gaur goizean Deustuko Unibertsitateko errektore Jose Maria Guibertekin eta Gipuzkoako campuseko errektoreorde berria den Xabier Riezurekin.

Gipuzkoan kokatutako unibertsitateekin egiten ari den lan bileren testuinguruan, Markel Olano diputatu nagusia Deustuko Unibertsitateko arduradun nagusiekin elkartu da gaur. Jose Maria Guibert errektoreaz gain, bilkuran parte hartu dute Gipuzkoako campuseko errektoreorde berriak, Xabier Riezuk, eta Aldundiko Kudeaketa Estrategiako foru zuzendariak, Sebas Zurutuzak. Orain arte izandako lankidetzaren balantzea egiteko parada eskaini du bilerak, bereziki Etorkizuna Eraikiz programan garatu diren egitasmoak hizpide hartuta, eta bi erakundeen arteko elkarlan lerroak estutzeko asmoa adierazi dute, pandemiaren aurrean Gipuzkoak eta Euskadik dituzten desafioei aurre egin asmoz gizartearen, ekonomiaren eta ingurumenaren alorretan.

Diputatu nagusiak adierazi duenez, pandemiak "areagotu eta bizkortu" dituen "erronka globalei tokian tokiko erantzunak" emateko, "ezinbestekoa" da bai erakundeen eta baita eragile sozio-ekonomikoen arteko elkarlana. Ahalegin horretan, “ezinbestekoa” da, Olanoren esanetan, Gipuzkoako ezagutza zentroen partaidetza, eta "oso positibotzat" jo du Deustuko Unibertsitatearen ekarpena ikuspegi horretatik.

Besteak beste, Elkar-Ekin proiektuan bete-betean murgilduta dihardu Deustuko Unibertsitateak, baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonen enplegagarritasuna hobetzeko lurraldeko estrategiaren baitan. Horrez gain, adinekoek etxean bizitzen jarraitzeko gobernantza sistema bat garatzeko lanean parte hartzen ari da, bai eta gazteen emantzipazioarekin eta turismo adimentsuarekin lotutako proiektu berritzaileetan ere.

  

1534