Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Aldundiak eta Elikagaien Bankuak “azken minutuko" elikagaiak ematea sustatu duten enpresa laguntzaileen lana aitortu dute

Aldundiak eta Elikagaien Bankuak “azken minutuko" elikagaiak ematea sustatu duten enpresa laguntzaileen lana aitortu dute

Frutas Landetxa eta Alpa-Uvesco enpresei aitorpen berezia egin zaie egin duten lanagatik.

2018/11/19

Aurtengo berritasuna da elikagai kozinatuen soberakinen bilketa jarri dela martxan.

Markel Olano: «Aldundiaren erronka handienetako bat da gure ongizate eta gizarte kohesiorako eredua indartzea. Zeregin horretan bidelagun izango ditugu  Elikagaien Bankua eta gaur omendu ditugun enpresa kolaboratzaile prestuak, "azken minutuko" ekimenaren bitartez asko laguntzen dutelako».

José Ignacio Asensio: «Elikagaiak alferrik galtzea arazo globaltzat hartu behar da, etikoki onartu ezina, sozialki bidegabea, eta ekonomia eta ingurumen aldetik eutsiezina».

Hondakinen Prebentziorako Europar Astearen barruan Markel Olano diputatu nagusiak, José Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuak eta José Manuel Pineda Gipuzkoako Elikagaien Bankuko presidenteak, diplomak banatu dizkiote Gipuzkoako Elikagaien Bankuarekin lankidetzan aritzen diren enpresei. Frutas Landetxa eta Alpa-Uvesco enpresei aitorpen berezia egin zaie eman duten laguntzagatik.

Ekitaldian Markel Olano diputatu nagusiak adierazi du Aldundiaren erronka handienetako bat da «gure ongizate eta gizarte kohesiorako eredua» indartzea. «Zeregin horretan bidelagun izango ditugu  Elikagaien Bankua eta gaur omendu ditugun enpresa kolaboratzaile prestuak, "azken minutuko" ekimenaren bitartez asko laguntzen dutelako».

Jose Ignacio Asensiok gogora ekarri du janaria alferrik galtzean, kontsumitu gabeko elikagaia galdu ez ezik, «hura ekoizteko gastatu diren baliabide guztiak ere alferrik galtzen direla», esate baterako, lurraren erabilera, mantenugaiak, ura, eta elikagaiak ekoizteko, eraldatzeko eta garraiatzeko erabili den energia; halaber, berotegi efektuko gas-isurketak sortzen dira. «Ondorioz, elikagaiak alferrik galtzea arazo globaltzat hartu behar da, etikoki onartu ezina, sozialki bidegabea, eta ekonomia eta ingurumen aldetik eutsiezina», adierazi du Asensiok.       

Aurten, Ausolan enpresaren lankidetzari esker, elikagai kozinatuen soberakinen bilketa jarri da martxan. Irungo sukaldeko elikagaien soberakinen bilketaren bitartez, 2000 janari-ano inguru berreskuratzen dira hilean. Kopuru horiek nabarmen gehituko dira Arrasateko sukaldeko soberakinen dohaintza martxan jartzen denean.  

Gipuzkoako Foru Aldundia eta Gipuzkoako Elikagaien Bankua duela hamar urte hasi ziren elkarlanean "azken minutuko” programa garatzen, eta programa horri esker elikagaiak biltzen dira supermerkatuetan, elikagai-enpresetan eta Merkabugatin.  Honi esker, 2017. urtean 1.084 tona elikagai inguru bildu ziren, eta horietatik % 50 aprobetxatu egiten da, eta familia behartsuei ematen zaie. Aurten, iaz bildutako 1.084 tonara iristea aurreikusten da. Horri dagokionez, Asensiok azpimarratu du Gipuzkoak Elikagaien Bankua osatzen duen pertsonen lanari esker, Gipuzkoako familia askoren beharrak asetzen direla.

Gipuzkoa erronka baten aurrean dago; izan ere, kalkulatzen da urtean 123.000 tona elikagai inguru xahutzen direla gure lurraldeko nekazaritzako elikagai katean (%23 xahuketari dagokionez eta %77 galerei dagokienez). Hala ere, ezaugarriak kontuan hartuta, elikagaien ekoizpen, eraldaketa eta banaketa faseek protagonismoa galtzen dute etxeen eta HORECA sektorearen aurrean. Lehen faseetako xahuketak (ekoizpena, eraldaketa eta banaketa) guztizkoaren % 30 hartzen du.

Ingurumeneko diputatuak lankidetza honek ingurumenari dagokionez duen garrantzia nabarmendu du, «bilketa egingo ez balitz elikagai kontsumigarri horiek zabortegira eramango liratekeelako, eta horrek ingurumen eragin handia izango lukelako».

  

1368