Aldundiak eta eskualdeetako 11 garapen agentziek lankidetza hitzarmena berritu dute, lurraldeko elkarlan eredua sendotzen jarraitzea helburu
Aldundiak eta eskualdeetako 11 garapen agentziek lankidetza hitzarmena berritu dute, lurraldeko elkarlan eredua sendotzen jarraitzea helburu
Aldundiak eta eskualdeetako 11 garapen agentziek lankidetza hitzarmena berritu dute, lurraldeko elkarlan eredua sendotzen jarraitzea helburu
Gaur goizean egin dute sinadura ekitaldia Eider Mendoza Larrañaga diputatu nagusiak eta garapen agentzietako presidenteek.

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta eskualdeetako 11 garapen agentziek euren arteko lankidetza hitzarmena berritu dute gaur goizean, foru jauregian egindako sinadura ekitaldian, lurraldean indarrean dagoen lankidetzazko gobernantza eredua sendotu eta, horrela, lehiakortasuna, berrikuntza, inklusioa eta enplegagarritasunean urrats berriak eman asmoz. Etorkizuna Eraikiz programaren testuinguruan garatu da elkarlan hau 2017tik hona eta Gipuzkoa osoko enpresa sarearen lehiakortasuna eta herritarren ongizatea garatzeko ekarpen garrantzitsua egin du.
Eider Mendoza Larrañaga, Gipuzkoako diputatu nagusia, buru izan duen bilkura honen bitartez, lurraldean finkatutako lankidetza ereduari jarraipena emango zaio, horrela martxan jartzeko politika eraginkorragoak eta lurraldearen beharretara egokituak. Urte hauetan guztian eskuratutako esperientziari esker, erronkak gainditu eta lurraldeko, gizarteko eta ekonomia eragileen arteko lankidetza eredua indartzeko gai izan dira Aldundia eta garapen agentziak, gisa horretan politika eraginkorrak eta lurralde beharretara egokituak abiaraziz. Sinadura ekitaldian izan dira, baita ere, Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako foru diputatua, Unai Andueza, eta Estrategiako zuzendaria, Iosu Arraiz.
Azken urteetako elkarlana batez ere ekonomia sustapenarekin, berrikuntzarekin eta enplegagarritasunarekin lotutako alorretan oinarritu da. Horretaz gain, jarduketa eremu horiez gain, elkarlan honen garrantzia lankidetzazko gobernantza bultzatzean eta sendotzean datza. Lurralde Garapenerako Laborategiak etengabe eboluzionatu du unean uneko behar eta inguruabarrak kontuan hartuta, eta horrek eragina izan du erakundeen artean konfiantzazko harremanak sortzean eta baterako esku hartzeen eragikortasun eragimenean.
“Eskualde guztien arteko elkarlana eta garapen agentzien ekarpena, ikuspegia eta gertutasuna ezinbestekoak dira gure lurraldearen garapenerako. Elkarrekin eraikitzen ari garen esperientziak erakutsi digu gai garela erronkak partekatzeko eta estrategia bateratuak gauzatzeko. Bizi ditugun garaiak ez dira errazak. Etengabeko aldaketen testuinguru batean gaude, eta horrek eskatzen digu erakunde eta herritarrok malgutasunez, azkar eta modu eraginkorrean erantzuteko gaitasuna izatea. Horretarako, ezinbestekoa da gobernantza kolaboratibo eta partekatu bat”, nabarmendu du Eider Mendozak, Gipuzkoako diputatu nagusiak.
4902