Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Aldundiak eta GBCk akordioa berritu dute Gipuzkoako saskibaloiak elitean egonkortasuna izan dezan

Aldundiak eta GBCk akordioa berritu dute Gipuzkoako saskibaloiak elitean egonkortasuna izan dezan

Denis Itxasok eta Nekane Arzallusek sinatu dute foru-erakundearen eta ACB ligako klubaren arteko lankidetza-hitzarmena. Bertan, garrantzi handia eman diote Gipuzkoako harrobian talentuak prestatzeko atalari.

2018/03/26

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuak eta Gipuzkoa Basket klubak lankidetza-akordioa berritu dute, klubak egonkortasuna izan dezan Espainiako saskibaloiaren kategoria gorenean eta, aldi berean, Gipuzkoako talentu gazteentzako prestakuntza-ibilbidean lider izaten jarrai dezan. Gipuzkoa Basket kluba ACB ligarako itzuleran egiten ari den denboraldi bikainak aurreko denboraldian LEB Oro ligara jaisteko erabakia hartu zuen, klubak kirol-bultzada zein bultzada ekonomikoa hartzeko aukera izan zezan, Porfi Fisacek entrenatzen duen taldearen dinamikara Gipuzkoako harrobiko jokalariak pixkanaka gehitzearekin batera, hazteko hain beharrezkoa duen egonkortasuna erdiesteko aukera eman dio GBCri. Horiek horrela, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta GBCk lankidetza-hitzarmena berritzeko erabakia hartu dute. Lehen diputatu nagusiorde Denis Itxasok eta Gipuzkoa Basket klubeko lehendakari Nekane Arzallusek sinatu dute hitzarmena.

Hitzarmenak GBCren aldeko urteko 700.000 euroko ekarpena arautuko du, Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuaren aldetik, aurten klubarentzat ACB ligara itzultzea lortu ondoren bideratu den kopuru bera.

Akordioa gaur aurkeztu dute prentsaurrekoan. Bertan Denis Itxasok ziurtatu duenez, ACB ligako proiektu berri honetan hain kirol-emaitza positiboak lortu ondoren, gure asmoa ekarpena mantentzea da, Gipuzkoak talde bat izan dezan kategoria gorenean eta Gipuzkoan gizonezkoen saskibaloian erreferente izaten jarraitzeko aukera izan dezan.. Diputatuak nabarmendu duenez, Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuarentzat akordio honen puntu garrantzitsuenetako bat da GBC gure talentuentzako prestakuntza-ibilbidean lider izaten jarraitzea; izan ere, denboraldi honetan Iraurgi era Easo taldeetako zenbait jokalari GBC taldearen dinamikan sartu dira eta hiru jokalari, Sanz, Beraza eta Azpeitia, ACB ligan debutatzera iritsi dira aurten.

Beraz, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta GBCren artean berritu den akordioak, klubari ACB ligan lehiatzeko aukera emateaz gain, Gipuzkoa Basket klubak Gipuzkoako saskibaloia oinarritik eliteko kategorietaraino egituratzeko eta aurrera eramateko hartu duen konpromisoa jasotzen du. Prestakuntza-piramidearen gailur bihurtzea, egunen batean saskibaloiaren mailarik gorenera iristearekin amets egiten duten gipuzkoar guztientzat erreferentzia izatea eta, orobat, elitearen azpi-azpiko mailetan dauden klubekin lankidetzan jardutea, gure saskibaloiaren talentu nabarmenei hobetzen eta mailarik onena erdiesteko urrats egokiak ematen lagunduko dien hazkunde- eta garapen-bideari jarraitzeko aukera emango dien ibilbide hori egituratzeko.

Itxasok gogorarazi duenez, bestalde, egia da GBCk zor ekonomikoa duela oraindik ere, eta zorra murrizten joan bada ere, garrantzi handikoa da hori ez ahaztea eta egonkortasuneranzko bide horretan jarraitzea ekonomiaren alorrean ere, zulo handia sortzera eraman zituen duela urte batzuetakoa bezalako egoerak errepika ez daitezen. Azken bi denboraldi hauetan GBC jasangarritasuna lortzen ari da kirol-alorrean ez ezik ekonomiaren alorrean ere, eta poztu egiten gaitu horrek.

  

1254