Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea #Istant1ean lehiaketa

#Istant1ean lehiaketa

#Instant1ean proiektua aurkeztu da: Gipuzkoako Foru Aldundiak, hezitzaileekin elkarlanean, sortutako proiektua, herritartasun digitalaren gaia lantzeko.

#Instant1ean proiektua aurkeztu da: Gipuzkoako Foru Aldundiak, hezitzaileekin elkarlanean, sortutako proiektua, herritartasun digitalaren gaia lantzeko.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria zuzendaritza eta Nerabe Zerbitzuetako hezitzaileak nerabeekin lanean ari diraherritartasun digitalaren gaia jorratzen. Oinarri pedagogikoa duen egitasmoa da, eta ikasturte honetan informazioko eta komunikazioko teknologietan nerabeek dituzten zalantza, eskubide, betebehar eta jokabide egokiei buruz ari dira.

Hezitzaileak hainbat tailer eta dinamika egiten ari dira Gipuzkoa osoko gaztelekuetan. Batetik, ezagutza digitalekin zuzenean lotura duten gaiak dira eta, bestetik, balio hezitzaileak ere jorratzen dira zeharka, esate baterako, berdintasuna eta besteekiko errespetua.

Indarrak arlo teorikoan jarri ondoren, iritsi da ikasitakoa eta bizitakoa praktikan jartzeko unea. Instant1ean proiektua antolatu dute eta, azken fasea da Instagramen lehiaketa bat martxan jartzea. Hala, otsailaren 10ean hasi eta apirilaren 3ra bitartean, nerabeek beren arteko harremanak bizitzeko, pentsatzeko, ekiteko moduak aurkeztuko dituzte argazki bidez.

Lehiaketa honekin sorkuntza sustatu nahi da eta, bide batez, irudien bitartez, sustatu nahi diren balioen aurrean gazteek jarrera egokia dutela erakutsiko dute. Bestalde, neska-mutilek haien herriko zerbitzuekin dituzten harremanak sendotu eta ikusgai jarri nahi dira ekimen honekin... Nolanahi ere, lehiaketa irekia da eta, beraz,  13-17 urteko Gipuzkoako nerabe guztiek parte har dezakete. Parte-hartzaileek #instant1ean traola erabili beharko dute.

Gai hau lehenengoz ari dira jorratzen Gipuzkoa osoko zerbitzuetan, elkarlanean. 

  

1188