Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Aldundiak eta Ur Kontsortzioak Gipuzkoako hamaika udalerriko uren saneamendua eta hornikuntza hobetzeko 10 milioi inbertituko dituzte

Aldundiak eta Ur Kontsortzioak Gipuzkoako hamaika udalerriko uren saneamendua eta hornikuntza hobetzeko 10 milioi inbertituko dituzte

Asensio: “Helburua da herritarrei uraren horniketa bermatzea erabilera baldintza onenean eta ingurumenari ahalik eta gutxien eraginez”.

José Ignacio Asensio, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako diputatuak eta Olatz Peon, Gipuzkoako Ur Kontsortzioko lehendakariak, lankidetza hitzarmen sinatu dute Gipuzkoako hamaika udalerritan 10 milioi euroko azpiegitura hidraulikoetako obren finantzazioa batera gauzatzeko. Inbertsio-sorta berri hau, 2018-2022 aldian gauzatuko da Gipuzkoako udalerri hauetan: Bidania-Goiatz, Amezketa, Itsaso, Ezkio, Ormaiztegi, Azpeitia, Getaria, Zerain, Andoain, Zumarraga y Beasain.


José Ignacio Asensio Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako diputatuak azaldu du Obra Hidraulikoetako Departamentuaren xede nagusia dela “uraren hornikuntza sistemen bermeak indartzea eta hondakin-uren saneamendua osatzea”. “Helburua da herritarrei uraren horniketa bermatzea erabilera baldintza onenean eta ingurumenari ahalik eta gutxien eraginez”, adierazi du. Ingurumeneko diputatuak nabarmendu du ere “garrantzia handiko giza eta material inbertsioa egin delako, gure ibaien osasuna zein etxebizitzetako uraren kalitatea gainontzeko erkidegoena baino askoz hobeagoa da”.

Foru Aldundiak, Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuaren bitartez, bere gain hartu du 5.000.000 euroko gastua, hau da, hitzarmen honen xede den azpiegitura hidraulikoaren inbertsio osoaren % 50a. Hitzarmenak lau urteko iraupena izango du eta beste lau urtez luzatu daiteke. Gainera, jarraipen batzordea eratuko da, lau ordezkarik osatua, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuko bik eta Gipuzkoako Ur Kontsortzioko beste bik osatua.

 

2018-2022ko aldian gauzatuko diren azpiegitura hidraulikoetako obrak

Bidania-Goiatz udalerriko saneamendua

Proiektuak jasotzen ditu bi biztanlegune horien isuriak jasotzen dituzten kolektoreak, baita hondakin uren araztegi txiki bat. Inbertsioa: 2.250.000 €.

Amezketako saneamenduaren 1. Fasea

Fase horretan gauzatuko dira Amezketako herrigune eta Ugarte auzoaren arteko dauden isuriak jasotzeko obrak. Inbertsioa: 2.000.000 €.

Itsasoko saneamendua

Itsasoko herriguneko hondakin urak jasotzeko eta Estandako kolektore nagusiraino eramateko obrak. Inbertsioa: 785.000 €.

Ezkioko saneamendua

Ezkioko herriguneko hondakin urak jasotzeko eta Estandako kolektore nagusiraino eramateko obrak. Inbertsioa: 750.000 €.

Ormaiztegiko saneamenduaren hobekuntzak

Jarduketa horren helburua da egun saneamendu kolektorean sartzen diren euri-urak desbiratzea, horiek sarean edukiera gabeziaren arazoak eragiten baitute. Inbertsioa: 460.000 €.

Nuarbeko saneamenduaren eta ur horniduraren 1. fasea (Azpeitia)

Nuarbeko hondakin urak jasotzea eta Ibai Eder (Urrestilla) saneamendu kolektore nagusiarekin lotzea. Urrestillan proiektatuko den biltegi eta ponpaketa berri batetik Nuarbera ura eramateko hoditeri bat lubaki berean sartuko dira. Inbertsioa: 1.175.000 €.

Askizuko saneamendua (Getaria)

Askizu eta San Prudencio herriguneko hondakin urak jasotzeko eta Indaux poligonoko kolektoreraino eramateko obrak. Inbertsioa: 850.000 €.

Arriarango saneamenduaren 1. fasea

Proiektu horren helburua da Garin eta Astigarretako herriguneko isuriei soluzioa ematea, egun Arriarango urtegira joaten dira eta. Horretarako, bilketarako bi kolektore diseinatuko dira, baita hondakin uren araztegi txiki bat ere herrigune bakoitzean. Inbertsioa: 620.000 €.

Errekaldeko saneamendua (Zerain)

Errekalde auzoko hondakin urak jasotzeko eta Mutiloako kolektore nagusiraino eramateko obrak. Inbertsioa: 450.000 €.

Sorabillako saneamendua (Andoain)

Jarduketa horren helburua da Sorabilla herriguneko hondakin urak jasotzea eta Andoaingo saneamendu kolektore nagusiarekin lotzeko bideratzea. Inbertsioa: 380.000€.

Izaga gaineko saneamendua (Zumarraga)

Proiektu horren bidez Izaga Goiko etxebizitzen isuriak jasoko dira eta herrialdeko saneamendu sistema nagusiarekin lotuko dira. Inbertsioa: 280.000 €.

  

1341