Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Aldundiak Gipuzkoako esperientzia aurkeztu du Mobility Call Globalean, mugikortasun iraunkorraren nazioarteko erreferentziazko kongresuan

Aldundiak Gipuzkoako esperientzia aurkeztu du Mobility Call Globalean, mugikortasun iraunkorraren nazioarteko erreferentziazko kongresuan

Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak izan da “Garraioaren lurralde-plangintza, ikuspegi multimodal eta sozialarekin” espazioaren buru. Aimar Bretos kazetariak gidatu eta moderatu du saioa

2022/06/14
Rafaela Romero durante su participación en el congreso

Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak gidatu du gaur goizean “Garraioaren lurralde-plangintza, ikuspegi multimodal eta sozialarekin” espazioa, Global Mobility Call-en esparruan. Madrilen ekainaren 14tik 16ra egiten ari den kongresu hau, mugikortasun iraunkorraren inguruko nazioarteko erreferentzia da.

Mugikortasuneko Departamentuak protagonizatutako saioa bi ataletan banatuta egon da: Rafaela Romero diputatuari egindako elkarrizketa bat eta mahai-inguru bat. Mahai horretan parte hartu dute, Romeroz gain, José Antonio Santano, Irungo alkate eta FEMeko presidenteak; Ángeles Marín, Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioaren Estrategia eta Mugikortasun Bulegoko zuzendaria; eta Cristóbal Pineda Andradez Txileko gobernuko Garraio idazkariordeak.  
Cadena Ser-eko kazetaria eta Hora25-ko zuzendaria, Aimar Bretos, izan da mahai-inguruko moderatzailea eta diputatuari egindako elkarrizketa gidatu duena.

Romerok Gipuzkoako garraio-eredua goraipatu du, eta MUGI txartel bakarraren garrantzia nabarmendu du, “erabiltzaile guztiei garraio publikorako irisgarritasuna sistema merke eta bidezkoago baten bidez bermatzea ahalbidetzen duen elementu kohesionatzaile gisa, beren bizilekua edo dituzten baliabideak kontuan hartu gabe”.

Era berean, Gipuzkoako Foru Aldundiko mugikortasunaren arduradunak adierazi du intermodalitatea erraztuko duten sistemen aldeko apustua egin behar dela, irisgarritasuna eta ekitatea bermatzeko. MUGIren erabiltzaileek dagoeneko badauzkate parametro horiek, “herritarren eskubideen txartela baita, eta bermatzen baitu garraio-modu guztietan – Trenbideetakoetan eta errepide bidezkoetan- bidaiatu ahal izatea eskumen-eremu guztietan – Hirietan eta hiriartekoetan – Eta tarifa-sistema berarekin”.

José Antonio Santano, Irungo alkate eta FEMeko Mugikortasun Batzordeko presidenteak bere hitzaldian adierazi duenez, “bada garaia iraunkorra adjektiboa, intermodal eta sozialerik batera sartzeko. Irun aitzindari kezka horretan. Hiriak eszenatoki ezin hobea dira mugikortasun globala eta kontzientziaduna garatzeko”.

Bestalde, Marinek adierazi duenez, “garraioaz eta mugikortasunaz hitz egiten dugunean, askotan, eztabaidak alderdi teknikoei buruzkoak izaten dira, baina ezin dugu ahaztu politika publiko horren dimentsio sozialaren garrantzia. Mugikortasuna eskubide gisa ulertu behar dela uste du Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioak, beste eskubide batzuk eskuratzeko aukera ematen baitu, hala nola egunero lanpostura eta ikastetxera joatea, oinarrizko zerbitzuak eskuratzea eta, oro har, bizilekua askatasunez aukeratzea, eta horrek eragin handia du pertsonen bizi-kalitatean. Horregatik, administrazio guztiek lan egin behar dute eskubide horretarako sarbidea errazteko, irisgarritasuna eta eskuragarritasuna bermatzeko, diskriminazio-egoerak saihesteko. Hala jaso da Mugikortasun Jasangarriaren Legearen Aurreproiektuan.”

Era berean, Cristobal Pinedak adierazi du mugikortasunean apustu egitea etorkizunaren aldeko apustua egitea dela. Pentsamoldea eta kudeaketa aldatu behar dira gure hirietako kutsadura murrizteko, eta hori modu justuan egin behar da.Horretarako herritarrei lagundu behar zaie trantsizio hori lortzeko. Gure kasuan, aurreko gobernuak hasitako neurriei jarraipena emango diegu, garraio iraunkorragoa lortzeko 30 ekimen biltzen baititu, herritar bakoitzaren errealitate soziala kontuan hartuta.

  

13967