Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Aldundiak Gipuzkoako makina-erremintari babesa emango dio EMO Hannoverren

Aldundiak Gipuzkoako makina-erremintari babesa emango dio EMO Hannoverren

Eider Mendoza diputatu nagusia eta bere talde ekonomikoa azokan izango dira asteartean, parte hartuko duten lurraldeko 21 enpresak entzuteko asmoarekin

EMO

Foru Aldundiak Gipuzkoako makina-erremintaren sektorea babestuko du, Hannover 2023 EMOn, fabrikazio aurreratuaren arloko mundu mailako hitzordu garrantzitsuenean, izango duen presentziarekin. Astelehenetik aurrera, hilak 18, 40 herrialdetatik etorritako 2.000 enpresa baino gehiago bilduko ditu. Eider Mendoza diputatu nagusia izango da foru ordezkaritzaren burua, Ane Insausti Ekonomia Sustapen eta Proiektu Estrategikoetako diputatuak, Unai Andueza Ekonomia Sustapeneko zuzendariak eta Jon Gurrutxaga Berrikuntzako zuzendariak osatutako talde ekonomikoarekin batera. AFM Klusterreko arduradunen eskutik, azokan izango dira hilaren 19an, asteartea.

Diputatu nagusiak legegintzaldi honetan izango duen lehen hitzordu ekonomiko handia izango da, eta azokan parte hartzen duten Gipuzkoako 21 enpresekin banan-banan hitz egiteko konpromisoa hartu du: Alteyco, Bost, Cometel, Couth, Danobat, Doimak, Etxetar, Fagor, Fresmak, Geminis, GER, Gurutzpe, Hepyc, Ibarmia, Integi, Juaristi, Kortagroup, Lagun, Mosnic, MTE eta Soraluce. Nabarmentzekoa da parte hartzen duten Euskadiko 37 konpainien erdia baino gehiago direla, eta horrek erakusten du makina-erremintak gure lurraldean duen pisua.

Horrela, bere babesa adierazteaz gain, Mendozak Gipuzkoako enpresei egungo egoera ekonomikoaren inguruan pultsua hartzeko aprobetxatuko du, euren beharrak eta erronkak entzungo ditu, eta digitalizazioaren eta jasangarritasunaren ondorioz eraldaketa prozesu batean murgilduta dagoen sektore baten azken joerak ezagutuko ditu. Aldundia harreman sistematikoak izaten ari da hainbat eragilerekin legegintzaldi honetarako Kudeaketa Plan Estrategikoa definitze aldera, eta EMOn izateak industriari eta, zehatzago, fabrikazio aurreratuaren sektoreari laguntzeko programak prestatzea ahalbidetuko du, hori izango baita lehentasunetako bat.

  

1519