Aldundiak Gipuzkoako udalerri guztietan banatuko du egutegia abenduaren 9tik 19ra
Aldundiak Gipuzkoako udalerri guztietan banatuko du egutegia abenduaren 9tik 19ra
Aurtengo egutegiak Gipuzkoako balioak ditu oinarri, “Ekin. Zaindu. Bizi.” lemapean jasoak. Azaleko irudiak, Joserra Txintxurreta oñatiarrak egina, artzaintzari omentzen du.

Aldundiak abenduaren 9an hasiko du 2026ko foru egutegia doan banatzen, Donostiako Gipuzkoa plazako Foru Jauregiko arkupeetan. Egun horretatik aurrera, egutegia lurraldeko udalerri guztietara eramango duen ibilbide bat hasiko da, abenduaren 19ra arte.
Irune Berasaluze foru bozeramaileak azpimarratu duenez, “iazko banaketaren arrakastaren ondoren, lehen aldiz egutegia Gipuzkoa osoan banatu zela, udalerri guztietara joango gara berriro, bereziki esanguratsua den urte honetan lurralde osora iritsiko dela bermatzeko, Aldundiaren egutegiak Gipuzkoaren begirada eta balioak jasotzen baititu”.
Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Argazkilaritza Elkarteak antolatutako argazki lehiaketak Ekin. Zaindu. Bizi. leloa izan du ardatz, eta herritarrak animatu ditu, beren ikuspegitik, gipuzkoar nortasunaren partetzat jotzen dituzten balioak islatzera.
Guztira, 40.000 ale inguru inprimatuko dira, eta banaketa udalerri bakoitzeko biztanleriarekiko proportzionala izango da. Egutegiari eta banaketa data eta lekuei buruzko informazio guztia webgune ofizialean dago eskuragarri: www.gipuzkoa.eus/eu/egutegiak.
Ekin. Zaindu. Bizi.
Egutegiko irudiak aukeratzeko lehiaketak bere parte-hartze errekorra hautsi du aurten, 1.073 argazki jaso baitira. Aldundiko eta Gipuzkoako Argazkilari Elkarteko ordezkariek osatutako epaimahaiak 17 irudi finalista aukeratu zituen, kalitate teknikoagatik, narrazioaren indarragatik eta lurraldearen berezko bizimoduak eta balioak islatzeko gaitasunagatik. Horien artean, 13 irabazle hautatu zituzten, eta 2026ko egutegiko azalaren eta hamabi hilabeteen protagonista dira.
Emaitza Gipuzkoari buruzko begirada zabal bat da, kostaldeko eta barnealdeko eszenak, lanbide tradizionalak, artisau lanbideak, paisaia naturalak, kirol praktikak eta kultur adierazpenak konbinatzen dituena. Azaroan egindako sari banaketan, foru bozeramaileak nabarmendu zuenez, “egutegi hau irudi bilduma bat baino askoz gehiago da: Gipuzkoari buruzko kontakizun partekatu bat da, bertako jendeak egina".
Argazki irabazleak
AZALA Joserra Txintxurreta, Artzaintza (Oñati)
01- URTARRILA Miguel Cavero, Por la nieve (Ordizia)
02- OTSAILA Alberto Loyo, Tolosako inauteriak (Tolosa)
03- MARTXOAJosu Vegas, Arrantzan (Orio)
04- APIRILA Marijose Cueli, Iratze txikia (Oihanleku basoa)
05- MAIATZA Iker Zubizarreta, Esnebide azpian (Urbia)
06- EKAINA Antonio Murillo, Dantzari (Arrasate)
07- UZTAILA Jose Antonio Valor, Diji0863-Colores (Zarautz)
08- ABUZTUA Ane Jalón, Ezeren zain (Donostia)
09- IRAILA Jaione Uzkiano, Erraldoiaren babesean elkarrekin (Orio)
10- URRIA Gerardo Garcia, Redera (Hondarribia)
11- AZAROA Juan Carlos Gil, Errezil bajo la bruma (Errezil)
12- ABENDUA Oliver Pérez, Ohiturak mantenduz (Zumarraga)
Banaketa herriz herri
DONOSTIALDEA
- Abenduak 9 eta 10. Donostia. Soportales de la Diputación. 11:00 - 19:00
- Abenduak 12. Astigarraga. Foru enparantza. 13:00 - 14:00
DEBAGOIENA
- Abenduak 11
- Leintz-Gatzaga. San Migel plaza. 10:00-11:00
- Eskoriatza. Fernando Eskoritza plaza. 11:30-12:30
- Aretxabaleta. Herriko plaza. 13:00-14:00
- Arrasate. Seber Altube plaza. 15:30-17:30
- Oñati. Foruen enparantza. 18:00-19:00
- Abenduak 12.
- Antzuola. Herriko plaza. 10:00-11:00
- Bergara. Herriko plaza. 11:30-13:00
- Elgeta. Mendizaleen enparantza. 15:00-16:00
BIDASOALDEA
- Abenduak 11. Hondarribia. San Pedro kalean. 12:00 - 14:00
- Abenduak 12. Irun. Zabaltza Plaza. 16:00 - 19:00
OARSOALDEA
- Abenduak 11.
- Oiartzun. San Esteban plaza. 16:00 - 17:00
- Errenteria. Zumardia. 17:30 - 19:00
- Abenduak 12.
- Lezo. Goiko plaza. 10:00 - 11:00
- Pasaia. Gudari plaza. 11:30 - 12:30.
DEBABARRENA
- Abenduak 12. Eibar. Untzaga plaza. 16:30-18:30
- Abenduak 13.
- Soraluze. Zaharra plaza. 10:00-11:00
- Elgoibar. San Frantzisko kalea. 11:30-12:30
- Mendaro. Herriko enparantza. 13:00-14:00
- Mutriku. Txurruka plaza. 16:00-17:00
- Deba. Foruen plaza. 17:30-18:30
BURUNTZALDEA
- Abenduak 13.
- Hernani. Gudarien plaza. 10:00-11:00.
- Urnieta. San Juan kalea. 11:30-12:30.
- Andoain. Goiko plaza. 13:00-14:00.
- Lasarte-Oria. San Pedro parrokia. 16:00-17:00
- Usurbil. Mikel Laboa plaza. 17:30-18:30
UROLA KOSTA
- Abenduak 14.
- Orio. Herriko plaza. 1:00-11:00
- Zarautz. Lege Zaharren plaza. 11:30-13:30
- Getaria. Udaletxean. 15:30-16:30
- Zumaia. Amaia plaza. 17:00-18:00
- Aizarnazabal. Herriko plaza. 18:30-19:30
- Abenduak 15.
- Aia. Gozategi enparantza. 10:00-11:00
- Errezil. San Martin elizaren ondoan. 13:00-14:00
- Abenduak 16. Beizama. Herriko plaza. 10:00-11:00
TOLOSALDEA
- Abenduak 14.
- Aduna. Herriko plaza. 10:00-11:00
- Zizurkil. Joxe Arregi plaza. 11:30-12:30
- Villabona. Errebote plaza. 13:00-14:00
- Asteasu. Herriko plaza. 16:00-17:00
- Larraul. Herriko plaza. 17:30-18:30
- Abenduak 15.
- Irura. Herriko plaza. 10:00-11:00
- Anoeta. Herriko plaza. 11:30-12:30
- Alkiza. Herriko plaza. 13:00 - 14:00
- Hernialde. Herriko plaza. 16:00-17:00
- Tolosa. Triangulo plaza. 17:30-19:30
- Abenduak 16.
- Bidania-Goiatz. Herriko plaza. 11:30-12:30
- Albiztur. Herriko plaza. 13:00-14:00
- Alegi. Herriko plaza. 16:00-17:00
- Orendain. Herriko plaza. 17:30-18:30.
- Abenduak 17.
- Berastegi. Herriko plaza. 10:00-11:00
- Elduaien. Herriko plaza. 11:30-12:30
- Berrobi. Herriko plaza. 13:00-14:00
- Ibarra. Herriko plaza. 16:00-17:00
- Belauntza. Herriko plaza. 17:30-18:30
- Abenduak 18.
- Gaztelu. Herriko plaza. 10:00-11:00
- Leaburu. Herriko plaza. 11:30-12:30
- Altzo. Herriko plaza. 13:00-14:00
- Lizartza. Herriko plaza. 16:00-17:00
- Orexa. Herriko plaza. 17:30-18:30
- Abenduak 19.
- Ikaztegieta. Herriko plaza. 10:00-11:00
- Baliarrain. Herriko plaza. 11:30-12:30
- Amezketa. Herriko plaza. 13:00-14:00
- Abaltzisketa. Herriko plaza. 16:00-17:00
UROLA ERDIA
- Abenduak 15.
- Zestoa. Foru plaza. 11:30-12:30
- Azpeitia. Plaza nagusia. 16:00-17:30
- Azkoitia. Udaletxeko plaza. 18:00-19:00
UROLA GARAIA
- Abenduak 16.
- Zumarraga. Euskadi Enparantza. 10:00-11:00
- Urretxu. Gernikako Arbola plaza. 12:30-13:30
- Legazpi. Azoka plaza. 15:30-16:30
GOIERRI
- Abenduak 16.
- Ezkio. Frontoia. 17:00-18:00
- Itsaso. Udaletxea. 18:30-19:30
- Abenduak 17.
- Zegama. Herriko plaza. 10:00-11:00
- Segura. Herriko plaza. 11:30-12:30
- Zerain. Ostatu parean. 13:00-14:00
- Mutiloa. Herriko plaza. 15:30-16:30
- Gabiria. Herriko plaza. 17:00-18:00
- Ormaiztegi. Herriko plaza. 18:30-19:30
- Abenduak 18.
- Ataun. San Martin auzoko plaza. 10:00-11:00
- Lazkao. Herriko plaza. 11:30-12:30
- Olaberria. Herriko plaza. 13:00-14:00
- Idiazabal. Herriko plaza. 16:00-17:00
- Beasain. Erauskin plaza. 17:30-19:30
- Abenduak 19.
- Gaintza. Herriko plaza. 10:00-11:00
- Zaldibia. Herriko plaza. 11:30-12:30
- Ordizia. Fray Andres plaza. 13:00-14:00
- Arama. Herriko plaza. 15:30-16:30
- Altzaga. Udaletxe parean. 17:00-18:00
- Legorreta. Herriko plaza. 17:30-18:30
- Itsasondo. Herriko plaza. 18:30- 19:30
185