Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Kadete futbol-partida batean emakume-arbitroak jasandako irain matxistak salatu ditu Aldundiak

Kadete futbol-partida batean emakume-arbitroak jasandako irain matxistak salatu ditu Aldundiak

Kirol-munduan indarkeriari aurre egiteko kontzientziatzio kanpaina bat martxan jarriko da

Denis Itxasok Kultura eta Kirol Departamentuak kirol-munduan indarkeriari aurre egiteko kontzientziatzio kanpaina bat martxan jarriko duela iragarri du.

Denis Itxaso Gipuzkoako lehen diputatu nagusiordeak irmo gaitzetsi ditu atzo Hernani eta Eibarren arteko emakumeen Ohorezko Katede futbol partida batean emakume-arbitroak jasan zituen irain eta iseka matxistak. Itxasok elkartasuna eta babesa adierazi dizkio arbitroari Gipuzkoako Foru Aldundiaren izenean eta “ziur nago Gipuzkoako gizarte osoak bat egiten duela sentimendu honekin”. Aldundiak bat egin du S.D Eibarrek atzo adierazitako gaitzespenarekin.

Itxasok azpimarratu duenez, “benetan uste badugu kirolak balioetan hezteko tresna izaten jarraitu behar duela, ezin ditugu onartu kirolaren berezko izaera suntsitzen duten eta bizikidetzako balio oinarrizkoenen kontra egiten duten jarrerak”. Itxasok gaineratu du Gipuzkoan kirolak oro har balioak zabaltzen dituela eta horregatik, garrantzitsua dela horrelako jarrera astapotroak baztertzea eta salatzea.

Kulturako Diputatuak babes osoa adierazi dio arbitroari baina baita arbitro guztiei ere, asteburu guztietan irainak eta  isekak jasaten baitituzte. Erakundearen babesa helarazi nahi die eta adierazi, konpromisoa hartzen duela horrelako jarrerak futbolaren mundutik –eta oro har kirolarenetik– uxatzeko lan egiteko. “Arbitroei, Lehiaketa Batzordeari eta kirol federazioei eskatu behar zaie modu eredugarrian jokatzeko, halako jarrerak gaitzetsiz eta zigortuz, eta berehala esku hartzeko”.

Zentzu horretan, Kultura eta Kirol Departamentuak kirol munduan indarkeriari aurre egiteko kontzientziazio kanpaina bat martxan jarriko duela iragarri du.

  

1300