Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Aldundiak herritarrentzako arretarako zerbitzu minimoak ezarri ditu

Aldundiak herritarrentzako arretarako zerbitzu minimoak ezarri ditu

Aurrez aurreko arreta zerbitzuak 9:00tatik 14:00tara izango dira.

Eider Mendoza, foru bozeramaileak jakinarazi duenez, Koronabirusa dela-eta gertatzen ari den ezohiko egoeraren aurrean, Gipuzkoako Foru Aldundiak aurrez-aurre ematen dituen arreta zerbitzuak minimora eramatea erabaki du eta, hori dela eta, hemendik aurrera soilik Foru Jauregiko Informazio eta Arreta Bulego Nagusia irekiko du, 9:00tatik 14:00tara, gutxieneko pertsonalarekin, ondorengo izapideak egiteko: Erregistro Orokorra eta BAKQ identifikazio elektronikoa egitea edo berritzea.

Mendozak herritarrei eskatu die zerbitzu telematikoa (gipuzkoa@gipuzkoa.eus edo https://egoitza.gipuzkoa.eus/inicio) edo arretako Arreta app mugikorra erabiltzeko.

  

1233